Real Betis VS Athletic Club 2008-3-15 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
28. Jardunaldia

Real Betis1 : 2Athletic Club

Mark González35'
Yeste7'
David López65'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
Manuel Ruiz de Lopera
Herria
Sevilla
Data
15/03/2008
Ordua
20:00
Data eta ordua
2008-3-15 - 20:00

Real Betisek 1-Athletic Clubek 2: Basakeria kirolaren gainetik

Horrela dio hitzez hitz gaurko partidaren akta, Clos Gomez epaileak idatzita: “En el minuto 69…

2008ko mar. 15a

Horrela dio hitzez hitz gaurko partidaren akta, Clos Gomez epaileak idatzita: “En el minuto 69 de partido he decidido la suspensión del partido a consecuencia de los siguientes hechos: en el momento en el que el portero visitante D. Armando Ribeiro de Aguiar Malda se disponía a efectuar un saque de meta ubicándose a unos dos metros del poste derecho de su portería, recibió un fuerte impacto en su párpado derecho causado por el lanzamiento de una botella de plástico casi llena de unos cincuenta centilitros de capacidad. Dicho lanzamiento provenía del graderío del fondo norte. Tras recibir inmediata atención médica y viendo la gravedad de la lesión producida y de la situación generada, he comunicado a los capitanes la suspensión definitiva del encuentro. Reseñar que el recogepelotas más cercano al incidente recogió rápidamente dicha botella ocultándola de mi vista. El coordinador de seguridad de la empresa de seguridad privada Eulen, S.A. D. Pedro Hurtado Herrera nos comunica que el presunto agresor fue rodeado por el público más próximo a él, indentificándolo ante la Seguridad Privada. Los datos del presunto agresor son los siguientes según dicha comunicación: D. Carmelo Peña Rodriguez con el DNI 28931435 B. El delegado de campo local D. Luis Rodríguez Fontanilla nos manifiesta que no es socio del club. El coordinador de seguridad del encuentro, inspector jefe del Cuerpo Nacional de Policía con nº 16256 nos comunica que dicho presunto agresor ha sido puesto a disposición judicial. El coordinador de seguridad de la empresa anteriormente citada nos ha traído la botella que presumiblemente causó el incidente, comprobando los datos antes mencionados y añadiendo que era de la marca Valtorre que según nos comenta el delegado de campo es la marca expedida en el estadio. Reseñar que el citado coordinador de seguridad del estadio (inspector número 16256) entró en mi vestuario nada más tomada la decisión de suspensión definitiva del encuentro haciendo las siguientes observaciones: ¿Por qué has suspendido el partido? ¿Quién eres tú para tomar esa decisión sin contar conmigo? Según la Ley del deporte no puedes hacerlo”. Tras estas declaraciones fue invitado a abandonar mi vestuario. Como resumen indicar que el encuentro fue suspendido en el minuto 69 con el resultado de Real Betis 1-Athletic Club 2, encontrándose el juego detenido a la espera de realizar un saque de meta favorable al Athletic Club (…)”.

Garaipen mingotsa azken finean, garesti oradaindu duena Armando Ribeiro gure jokalariak. Garaipen garrantzitsua sailkapenari begira, baina era berean hausnarketarako abiapuntutzat hartu beharko genukeena futbola eskuetatik ihes egiten ez badugu nahi.

Asaldaturik agertzen da jende oro eta estadioak ixtea ez da nahikoa jada, batzordez bartzorde doan amaigabeko ibilbidea segitzeko eta, azkenik, zigorra bete gabe uzteko edota itxi berria den futbol zelaitik bizpahiru kilometroetara jokatzeko. Ez dira nahikoak, hala ematen du ehintzat, isun handiak, zelaietara sartzeko debekuak eta, oraindik ere, jendea mesfidantzaz hartzen du objektu jaurtitzaileak kanporatzeko hartzen diren erabakiak.

Laguntzaileak, epaileak, entrenatzaileak. Oraingo honetan protagonistarik zuzenena, futbolaria, izan da. Noraino helduko da sinesgarritasuna?Zalantzaro izpirik ez? Ezin dugu etengabe errepikatzen objektuak ez jaurtitzeko, egin behar baldin bada ere, baina kirolarekin harremanik ez du. Ez da batere lojikoa jainkoei eskerrak emanez ibiltzea Armando itsu geratu ez delako.Ezin dugu jokalarien osotasuna arriskuan jarri zigorra bi edo hamaika partida diren eztabaidatzen hasteko. Puntuek egiten dute benetazko mina eta bada garaia espainiar Ligak irmotasuna erakusteko. Europarrak izan gaitezen gauzak errotik mozteko. Norbaitek pentsatu al du europar lehiaketetan ezarriko litzatekeen zigorra? Epailea jo eta gero (Adibidez: Danimarka-Suedia) partida galtzen da eta isunak handiak dira oso? Nola neurtu Ruiz de Loperan gertatu dena? Galdutako ikusmenaren arabera izango al da? Aita lurrean eta odolez beteta telebistan ikusten duten umeen malkoen bitartez? Denetik eta denentzat dago futbolean eta guztiona da ardura.

Duela urtebete eta hamazapi egun zelai horretan bertan beste profesional batek pairatu behar izan zuen ia gauza bera. Oraingoan Betisen desenkusak onartzen dira, nola ez ba, baina errealitateak berean segitzen du: Horra hor pilotabiltzailea botila ezkutatzen edota tapoirik kendu gabe saltzen den ur botila, ala identifikazio azkarra egiten denean jaurtitzailea ia eskilara guztiak gainditu eta gero ea zer eragiten duen erdian geratzen denean . Zaleria berehala konturatu da zer dagoen jokoan, jaitsiera hain justu ere.

Eztabaida ez da Ruiz de Loperara itzuliko garen ala ez aurtengo denboraldian (ez dago gogorik eta ez litzateke lojikoa izango) ala data librerik ei dagoen. Ez da doiketa kontua, lehiaketa duintasunez betetzea baizik.
Mina sentituta da gorputzean, irudiak lekuko, baina aldagelan inork ez du garaipena ospatu eta ez litzateke zilegi izango zaurian sakontzea falta den denbora jokatzera behartuz. Ekintzak argiak dira: berrerortza dago eta gertatu dena larraitasun handiko atalean sartzen da, baina geuk ez dugu erabakitzen. Epaiaren arabera ezagutuko da Ligak duen “ohorea” benetazkoa den, hau da, keinua egin eta ez eman.

Eta kirola estaltzen duena gertatu baino lehenago futbol partida bat egon zen, bere betiko ezaugarriekin: taktikak, golak, jokaldi eztabaidagarriak, aukerak, zauriak etab. Bertan Athletic Clubek 1-2 irabazi du, lege onez, zelaian ipin behar den guztia jarrita. Yestek 7. minutuan zero eta batekoa ezarri du, Llorenteren pasea jasoz eta Ricardoren irteera gaindituz. Mark Gonzalezek berdindu du lehia atsedenaldira heldu baino lehenago, 35.minutuan, zutoinera errematatu ostean berak hartu du baloia sareetara bidaliz. Azkenik 65. minutuan David Lopezek bat eta bikoa ezarri du penaltiz, bigarrenean, epaileak errepikatzeko agindu duelako, Gabilondo eta Betiseko bi jokalari arean sartu eta gero. Garaipen garrantzitsua, baina mingotsa azken finean.