RC Deportivo - Athletic Club
Jardunaldia 12
Liga

RC Deportivo - Athletic Club

RC Deportivo
RC Deportivo
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 43' Verdú (p.)
  • 94' Guardado
  • J.Martínez 71'

KokapenaRiazor , A Coruña

Deportivok 3 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 3-1 galdu A Coruñako Deportivoren aurka. Ze Castrok, Verduk penaltiz eta Guardadok sartu…

Athletic Club

Athletic Clubek 3-1 galdu A Coruñako Deportivoren aurka. Ze Castrok, Verduk penaltiz eta Guardadok sartu dituzte etxekoen golak eta Javi Martinezek gure taldearena. Lehen zatian nahiko goiz ipini da partida aldapaz gora, 2-0 atsedenaldira. Bigarren zatian antzua izan da partida berdintzeko ahalegina, horretarako aukera egon den arren, eta luzapenean etxekoek erabaki dute lehia. Gauzak horrela, San Mamesen Numantzia gainditu behar du Athletic Clubek jaitsierako postuak uzteko.

Lotinaren jokalariak urrutitik saiatu dira. Iraizoizek bosgarren minutuan Lafitaren jaurtiketa harrapatu du eta gauza bera egin bederatzigarrenean Bodiporen saiakerarekin. Hamahirugarrenean Lafitak gutxigatik kanpora gurutzatu du. Ez zen arrisku gehigirik, baina baloia jabetza eta ekimena galiziarrenak ziren. Gainera horrelako partidatan estrategia garrantzitsua da oso eta halaxe suertatu da hogeigarren minutuan: Verduk falta jaurti du, Iraizozek eskua sartu du baloia desbideratuz eta Ze Castrok aldaratzea ezkerrez sareetara bidali du.

Luzatu ditu lerroak Athletic Clubek eta 24. minutuan penaltia egin dio Ze Castrok Llorenteri elastikotik helduz. Tamalez Aranzubiak Iraolaren jaurtiketaren norabidea igerri du baloia kornerrera bidaliz.

Are okerrago izan zitekeen egoera 26. minutuan Guardadok Ocioren oparia aprobetxatu duenean, baina oraingo honetan Iraizozek geldiketa bikoitza egin dio mexikarrari. Gure taldeak ez zuen biderik aurkitzen minik egiteko eta soilik Orbaizen jaurtiketak, 34. minutuan, Aranzubiari lana eman dio. Eta panorama iluntzeko Amorebietak penalti argia egin dio Bodipori, nahiz eta lan europearra egin duen Mejuto Gonzalez epaileak laguntzailearen “salaketa” behar izan duen.
Verduk penaltiz ez du hutsik egin, Iraizozek baloia nondik zihoan igerri duen arren. Hortik gutxira Mista sartu da Bodipo lesionatuaren ordez eta gauza bera egin du Etxeberriak Garmendiarekin bigarren zatiaren hasieran.

Zurigorriak, beste erremediorik ez zegoen, partida berdintzera irten dira eta 49. minutuan Llorentek aukera paregabea izan du, baina baloia Ze Castron jo eta gero gutxigatik kanpora abiatu da. Berpiztu dira etxekoak eta Iraizozen penaltia eskatu da Verduren barnealdian. Epaileak birekin nahikoa zela pentsatu behar izan du eta kontrako arean ere ez du penalti gehiagorik ikusi.

Athletic Clubek espazio asko uzten zuen atzealdean eta Deportivok lehia ondo irakurri du. Dinamika horretan aukera dezenterako tokia egon da eta Mistarenaren ostean Llorentek Aranzubia ezin izan du gainditu. Ordubetea baino lehenago Ion Velez sartu da David Lopezen ordez, eskuinera Etxeberria pasatu da eta Susaetak segitu du ezkerrean. Ia segituan Antonio Tomasek utzi dio bere tokia Sergiori.
Deportivok bere aukera izan du 65. minutuan Guardadok kanpora errematatu du Lafitaren erdiraketaren ostean, baina zurigorrien nahiak saria izan du 71. minutuan Javi Martinezek buruz bi eta batekoa lortu duelako Orbaizen erdiraketaren ostean. Etxeko taldeak ez du atzerapausorik eman, baina zurigorrien edozein erasoa arriskutsua bihurtu da. Llorentek kanpora jaurti du 82. minutuan, Del Olmo sartu da Susaetaren ordez bi minutu beranduago eta haren burukadaren ostean berdinketa eskuratzeko abagunerik argiena ikusi dugu, Aranzubiak ez du baloia behar legez harrapatu eta Llorenterengana heldu da. Iruindarrak jaurtiketa barrurantz bidali du atezainak eta atzelariak gainditu ondoren… baina baloia Javi Martinezen gorputzean jo, gol bat sartu du eta beste bat nahi gabe, jakina, ekiditu.

Alferrikakoak izan dira ondorengo ahaleginak eta lekua galduta zela 95. minutuan Guardadok kontraeraso erraza gauzatu du. Porrota ahaztu behar dugu lehenbailehen eta Numantzia gainditu jaitsiera postuetatik alde egiteko.