- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2008-09
- Real Racing Club de Santander - Athletic Club
Real Racing Club de Santander - Athletic Club
- 82' Colsa
- Yeste 49'
KokapenaEl Sardinero , Santander
Racingek 1 Athletic Clubek 1
Racingek eta Athletic Clubek bana berdindu dute El Sardineron. Yeste eta Colsa golegileak izan dira….
Racingek eta Athletic Clubek bana berdindu dute El Sardineron. Yeste eta Colsa golegileak izan dira. Azken finean zapore mingotsa utzi du Racingen aurka Athletic Clubek lortu duen banako berdinketak, nahiz eta sailkapeneko erdialdera hurbiltzeko balio izan duen. Aspaldiko partez atzeko sendotasuna berreskuratu du gure taldeak eta arerioak baino abagune gehiago sortu du, baina zorteak bizkarra eman digu eta Colsaren hanketatik irten eta Iraizoz atezainari ihes egin dion baloia berdinketa izan da, Yestek faltaz egin duen gola ia ezerezean utziz.
Zurigorriek egin beharreko partida egin dute lehen zatian, bide guztiak itxiz eta kontraerasoan mina egin nahian, baina lehen helburua lortu duten arren, bigarrenean azken pasean asmatzea falta izan zaie. Etxekoek ez dute inolako aukera garbirik sortu eta, zenbatzekotan, Serranoren areaz kanpoko jaurtiketa aipa dezakegu hamaikagarren minutuan eta ordu erdirako Tchiteren burukada ere, Iraizozen eskuetara, baina biak arrisku gutxiko jokaldiak izan dira.
Gure aldetik gauza bera esan dezakegu eta Toñok 42. minutuan, atepean urrundu duen Yesteren kornerra izan da jokaldirik aipagarriena, gainerako guztiak kanpora joan baitira edota azken pasean nahi baino lehenago amaitu. Ez da futbolerako historian grabatuta geratuko den aldia, baina horrela jokatu behar da puntuak urratzeko, batez ere horrenbeste gol kontra duen talde baten kasuan. Ohiko lau-lau-bikoarekin, laugarrenez, bi etxean eta bi etxetik at, aurreko jokalari biak Llorente eta Ion Velez izan dira. Halaber, Koikilik estraineko partida jokatu du Liga honetan Balenziagaren gaixotasuna eta, lehiaren azken minutuetan, Xabi Etxebarriak zurigorriarekin debutatzeko aukera izan du.
Bigarren zatian, aldiz, gauzak ezin biziagoak hasi dira. Yestek faltaz zero eta batekoa lortu du 49. minutuan. Hortik aurrera zeozer idazteko aukera izan dugu. Santanderreko taldearen entrenatzaileak aldaketa erasokorrak egiten saiatu da. Lehendabizikoa Juanjo aurrelaria Sepsi ezker lateralaren ordez, Serrano atzean kokatuz eta Pereira zelai erdira jaitsiz, baina dinamika ez da aldatu. Athletic ondo eta arrisku gehiago sortzen: David Lopezen falta jaurtiketa Toñok desbideratu du, Colsak buruz gora errematatu du eta David Lopezen barnealdia ezin izan du errematatu Ion Velezek, atezaina aurreratu da eta. Hurrengo mugimendua Caparrosek egin du eskuin hegal hori itxi guran, eta horretarako Gurpegik Yeste ordezkatu du, David Lopez kontrako aldera eramanez.
Bigarren mugimenduan Gonçalves Pinillosen ordez sartu da eskuin lateralean, baina osterabe aukerak zurigorriak izan dira: Javi Martinezk buruz, gutxigatik kanpora, eta Gurpegik, buruz ere, baina Toñoren eskuetara. Athletic Clubaren aulkitik heldu da erantzuna 76. minutuan Garmendia Ion Velezen ordez bigarren aurrelari bezala atera denean. Halaz ere, denbora gutxi egon da hor, minutu bat konkretuki, Orbaizek bigarren txartel horia ikusi baitu, oina gehiegi altzatzeagatik eta Munitisen altuera eta antzerkia ordainduz.
Athletic Clubek sendo eutsi dio erasoari, Gurpegi pasatu da euskarrira eta Garmendia eskuinaldera. Muñizek Luccin sartu du Lacenen ordez … eta hurrengo abagunea zurigorria izan da, baina Toñok zapuztu du 79. minutuan. Norgehiagoka bide onetik zihoan, baina Colsak loratu da enegarren baloia, bazirudien atezainak harrapatuko zuela baina txarto neurtu ostean baloia sareetara abiatu da.
Okerrena aurreikusi da, baina Athletic Clubek burua behar zen tokian mantendu eta baita aukerarik argienak sortu ere, baina oraingoz behintzat zortea ez da erabatekoa izaten. Luzapeneko lehendabiziko minutuan Iraolak izkin egin dio atzelariari eta eskuinez zartakoa bidali du, baina Toñok bete du bere lana eta gauza bera egin du azken uneotan. Etxekoek jokoz kanpokoa egiten saiatu dira, baina laguntzaileak ez du banderatxorik altza eta Amorebietaren jaurtiketa Toñoren gorputzean jo du eta aldaratzea buruz errematatu du kanpora.
Pena, baina lehenbailehen ahaztu beharrekoa eta alderik onena gorde. Taldeak puntuak gehitzen segitzen du eta jada talde asko dira behetik ihes egiteko borrokan sartuta daudenak. Erronka ez da eman zitekeen balizko jauziaz aritzea, baizik eta Sporting gainditzea eta gure taldea bide onetik doala baieztatu behar du San Mamesen.