CA Osasuna - Athletic Club
Jardunaldia 30
Liga

CA Osasuna - Athletic Club

CA Osasuna
CA Osasuna
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 20' Masoud
  • 80' Sergio
  • Aitor Ocio 23'

KokapenaReyno de Navarra , Iruñea

Porrot krudela

Bi taldeak ur zurrunbilotsuetan murgiltzen direnen beharraz azaldu ziren Iruñean, eta garaipena sari desiragarria zela…

Athletic Club

Bi taldeak ur zurrunbilotsuetan murgiltzen direnen beharraz azaldu ziren Iruñean, eta garaipena sari desiragarria zela bereganatuz, baltsamikoa, alegia. Bi taldeetatik batek bakarrik zuen harrapakina hartzeko aukera, mailari eusteko bide sufrituaren tarte handia ibiltzeko, eskarmentua eta matematikak ematen duten zenbaki magikoak.

Bizkaitarren eta nafarren arteko lehiak bereziak dira: Joao klasikoaren ezin nahasizko usain gozoa. Zapore pikantearen eta protagonisten gose handiare usaina dute, pasioa nabaritzen da milaka gonbidatuetan, eta aiztoa azaltzen da aginen artean, salto bakoitzean eta erdibituta geratzen diren baloietan ere. Antzinako bazkalondoko futbolistikoa. Caparros eta Camachoren estiloa eta apaindurarekin erregosia bi ‘chef’ek egiten badute, mahaikideak platerran izando duen menua aldezaurretik jakingo du.

Hasiera oldartsu eta gardena izan eta gero, zelairatu ziren bi hamaikakoak ikusita somatzen den asmoari dagokionez, Llorentek langatik gora bota zuen baloia partidaren lehenengo ordu laurdena bete zenean. Osasunaren atzekaldearen opari bat izan zen, Toqueroren presioari esker. Handi gutxira arte, Masoudek sare barrura sartu zuen baloia eta harmailek pozez beterik ospatu zuten gola. Ociok berdintzea lortu zuen estrategiako jokaldi batean, Yesteren ezkerreko oinarekin bikain atera zuen falta bat baliatuz.

Gol honen ondorioz, nafarrek kolpe gogorra jaso zuten eta Athleticek, partida behin betiko irabazteko balio ez bazuen ere, egoera hobeagoan aurre egiteko aukera izan zuen. Izan ere, Susaetak erdiratu eta Llorenteren burukada langa gainetik joan zen, Javi Martínezek Roberto atezainaren aurrean aukera galdu zuen, eta Toqueroren erdiratze batek sare barruan zegoela zirudien baina baloia kanpoan ikusteak zale nafarrei lasaitasuna ekarri zien. Banako berdinketaz, berriro hasteko beharra izan zen atsedenaldiaren ostean.

Eta begien bistakoa zen, zale gorritxo sutsuarentzat ere, jokaldi zehatz batean gertatu zen presazko erabaki batek partidaren nondik norakoa zeharo aldatu zuela, derbi zintzo eta kementsu baten testuinguruan.

Eta albiste-artikulugile honek politikoki zuzen denarekin bat egingo du aipatzeko bigarren zatiko bost minutu besterik ez bete zirenean, Ocio aldageletarako bidea hartu zuela jokaldi batengatik… bada, hori, jokaldi batengatik. Zaleentzat, zorionez, eta zenbait batzordeentzat, zoritxarrez, partidak telebistan segitzeko aukera dago. Puntu eta jarraian.

Derbiaren erabakia argi geratu zen, krudela izan bazen ere. Osasunak jokalari bat gehiagoz aurre egin zioten partidari, hortaz, Caparrosen mutilek atzera egin zuten berdinketari eusteko nahian. Eta epailearen azken txistua heldu aurretik, Sergiok garaipenaren gola oparitu zien harmailetan zeuden zale gorritxoei, gure jokalarien frustrazio logikoaren aurrean, korner bateko erdiratzean burukada batez baloia sare barruan sartuz.

Athleticek 34 puntu ditu. Poztasun bizi izateko garaiak ez ziren lehengoak, agian gero eta hurbilago dagoen maiatzaren 13an gerta liteke hori, eta orain depresiorako arrazoi seriorik ez daude ere. Jomuga gure esku dago orandik, eta talde hau xedea ezin hobeki lortzeko gai dela gogoarazi behar dugu.

Datorren larunbatean lehoiek aukera berria dute. San Mamesen izango da hori eta A Coruñako Deportivo izango da aurkaria. Lanerako eta etxe barruan lasaitasunez eta patxadaz gogoeta egiteko astea izan beharko litzateke.