Athletic Club - RSC Anderlecht

Athletic Club - RSC Anderlecht

Athletic Club
Athletic Club
22
RSC Anderlecht
RSC Anderlecht
  • 29' De Marcos
  • 60' Gurpegi
  • Suárez 11'
  • De Sutter 26'

KokapenaMunicipal , Vila Real de S.António

Zurigorriek erantzun dute

Anderlechtek 2 Athletic Clubek 2Ez zuten batere lagundu ez beroak, ez orduak eta ez belar…

Athletic Club

Anderlechtek 2 Athletic Clubek 2


Ez zuten batere lagundu ez beroak, ez orduak eta ez belar lehorregiak ere. Ez zen alferrik galdu beharreko horietariko saria ere, berez, ohorekoa zena. Halaber, oso zale gutxi bildu zen harmailetan Guadiana Trofeoaren hirugarren eta laugarren postuetarako Anderlechten eta Athleticen arteko partida ikusteko.

Belgiarrek, atzekalde sendo batez, jokalari garaiez beteta eta joko patxadatsua eginez, joko grisa eskaini zuten. Lehoiek ere ez zuten gidoian ia aldaketarik egin, nahiz eta hasieran David Lopezek egindako jokaldi batean Castillok zurigorriz lehen gola sartzeko atarian izan.

Hala ere, Ariel Jacobsen mutilek birritan atea zulatu zuten, partidaren 12. minututik 27.era arteko tartean, alegia. Kasu bietan ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Armandok Matías Suaresen (oso jokalari fina) eta De Sutteren jaurtiketetan. De Marcosek egoera nolabait konpondu zuen Etxeberriak zuzendutako kontraeraso batean, eskuzabaltasunez, baloia utzi zionean partidari emozioa emateko.

Eta Caparrosen mutilek partidaren kontrola hartu zuten Anderlechtek bigarren zatia hasi eta bi minutu geroago abagune garbia izan arren. Berdinketa Gurpegiren eskutik etorri zen, Yestek maisutasunez botatako falta jaurtiketa burukada batez baloia sareetara bidali eta gero. Sorbaldan ’10’ zenbakia daraman zurigorriak partidaren jokaldirik aipagarriena egin zuen Enekori Protoren aurrean bakar-bakarrik utzi zionean. Atezainak hutsune guztiak gorde zituen eta Enekoren ebakina nahiko luze gelditu zen. Baloia gorantza eta penaltietara ailegatu ziren. Horretan, belgiarrek lau aldiz sartu zuten gola, Athleticek hirutan egin zuen bitartean.

Beraz, zurigorriek aurrera ondo egin dute partidan eta xehetasun positiboak ikusi dira. Xehetasun hauek landuz gero, taldea prest egongo da etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Eta ez dira gutxi, ez, eta saihestekoak ere ez.

———

Joaquin Caparros entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztuko du Anderlechten aurka: Armando, Eneko, Castillo, Etxeita, Ustaritz, Orbaiz, David Lopez, De Marcos, Ion Velez, Yeste eta Etxeberria. Aulkian Iturraspe, Iraizoz, Muniain, Zubiaurre, Koikili, Gurpegi eta Susaeta egongo dira.

Anderlecht: Proto, Deschacht, van Damme, Polak, Legear, De Sutter, Juhasz, Wasilewski, Bakary, Suarez eta Boussoufa. Aulkian Olivier, Biglia, Bernárdez, Cordier, Bulykin, Gillet, Dos Santos, Renan eta Christophe egongo dira.

Epailea Jose Godinho izango da, eta Valter Ruso eta Vasco Guedelha, laguntzaileak.

20:05. Hasi da partida.

(4′) Suarezek gola lortu du, baliorik gabe.
(5′) Castilloren errematea Protok desbideratu du.
(11′) 1-0. Suarezek.
(26′) 2-0. De Sutterrek.
(29′) 2-1. GOOOOOOOOOOOOLA. Etxeberriaren jokaldi ederra eta De Marcosek gola lortu du.
(45′) Txartel horia Ustaritzentzat.

21:03. Hasi da bigarren zatia. Aldaketak: Iturraspe, Gurpegi eta Muniain David Lopez, Orbaiz eta Ion Velezen ordez. Bi aldaketa Anderlecht taldean.

(47′) De Sutterren errematea Armandok desbideratu du.
(55′) Muniain eta Yesteren jokaldi ona eta atzelari batek kornerrera bidali du.
(60′) 2-2. GOOOOOOOOOOOOOOLA. Yestek falta bat atera du eta Gurpegik, buruz, sareetara.
(64′) Txartel horia Boussoufarentzat.
(65′) Aldaketa: Biglia Polaken ordez.
(68′) Aldaketa: Koikili Castilloren ordez.
(72′) Aldaketa: Zubiaurre Etxeberriaren ordez.
(74′) Txartel horia Munianentzat.
(75′) Yesteren jokaldia eta Enekoren errematea, gora.
(80′) Aldaketa: Susaeta De Marcosen ordez.

Penaltiak:

Iturraspe, atezainak gelditu du.
Boussoufa, gola.
Gurpegi, gola!.
Wasilewski, gola.
Susaeta, gola!.
Dos Santos, Armandok gelditu du!
Yeste, kanpora.
Biglia, gola.
Koikili, gola!.
Suárez, gola.

Anderlecht taldeak 3-4 irabazi du penaltietan. Athletic Clubek laugarren postua eskuratu du.