Real Sporting de Gijón - Athletic Club

Real Sporting de Gijón - Athletic Club

Real Sporting de Gijón
Real Sporting de Gijón
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 46' Diego Castro
  • 50' Castillo (b.a)

KokapenaLa Veigona , Luarca

Sportingek 2 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Sportingen aurka: Armando; Zubiaurre, Aurtenetxe, Eneko, Castillo; David…

Athletic Club

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Sportingen aurka: Armando; Zubiaurre, Aurtenetxe, Eneko, Castillo; David López, Gurpegi, Iturraspe, Gabilondo; De Cerio eta Etxeberria.

Aulkian Julen Goñi, Iago, Adrien Goñi eta Ion Velez egongo dira. Ustaritzek ez du jokatuko gripeak jota dagoelako.

Sporting: Cuellar, Jose Angel, Pedro, Bilic, Lora, Ivan Hernandez, Gerard, Diego Castro, Luis Moran, Camacho eta Kike Mateo. Aulkian Juan Pablo, Rivera, Michel, Botia, De las Cuevas, Canella, Sastre, Barral, Pedro, Alain eta Marcos Landeira egongo dira.

Epailea Coronas Durán izango da.

19:36. Hasi da partida.

(2′) Bilicen jaurtiketa Armandok desbideratzen du.
(4′) Loraren bolea gutxigatik kanpora. Kornerra.
(12′) Etxeberriaren jaurtiketa Cuellarrek harrapatu du.
(13′) De Cerioren jaurtiketa arrasean Cuellarrek harrapatu du.
(18′) Luis Moranen banako jokaldia eta bere jaurtiketa Armandok desbideratu du.
(26′) Kornerra Athleticen alde. Iturraspek baloia buruz luzatu du eta Gurpegik, buruz ere, kanpora errematatu du.
(37′) Bilicen burukada Armandoren eskuetara doa.

ATSEDENALDIA

20:40. Hasi da bigarren zatia
(46′) Aldaketak: Adrien Goñi eta Ion Velez Aurtenetxe eta Gabilondoren ordez.
(46′) 1-0. Diego Castrok buruz errematatu du Bilicen buruz egindako lagapena.
(47′) Díaz de Cerioren jaurtiketa gutxigatik kanpora doa.
(50′) 2-0. Xabi Castillok bere atean sartu du korner baten jaurtiketa.
(59′) Diaz de Cerioren jaurtiketa zutoinera doa etxeberriaren pasearen ondoren.
(53′) Etxeberriaren burukada kanpora doa.
(69′) Julen Goñi Zubiaurreren ordez.
(77′) De Cerioren burukada kanpora doa.
(81′) De Cerioren burukada gertutik langa gainetik gutxigatik kanpora da.
(85′) De las Cuevasen jaurtiketa zutoinera.
(88′) Armandoren geldiketa bikaina aurrelariek korner baten jaurtiketa bakar bakarrik errematatu ostean.

AMAIERA