Getafe CF - Athletic Club
Jardunaldia 8
Liga

Getafe CF - Athletic Club

Getafe CF
Getafe CF
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 60' Soldado
  • 71' Parejo (p.)

KokapenaColiseum Alfonso Pérez , Getafe

Getafek 2 Athletic Clubek 0: Denetik

Athletic Clubek 2-0 galdu du Getaferen aurka. Soldadok eta Parejok, penaltiz, golak egin dituzte. Bi…

Athletic Club

Athletic Clubek 2-0 galdu du Getaferen aurka. Soldadok eta Parejok, penaltiz, golak egin dituzte. Bi aurpegiko partida berriro ere baina kasu honetan ez gara jokoaz ari, baizik eta zenbakiaz. Lehen zatian lehia orekatua ikusi da, mugimenduak area batetik bestera eta aukerak talde birentzat. Bigarrenean, aldiz, Athleticek, Gurpegik egotzita atsedenaldira joan baino lehen, berdinketari eusteko zailtasunak izan ditu eta Getafe nagusitu da.

Undiano Mallencoren madarikazioak bizirik omen dirau. Ez dugu galdu haren erruagatik, baina bitxia da bera tartean egonda, beti zerbait gertatzen dela. Lehendabiziko zatian Getafe berehala erasoan ikusi dugu. Hasi eta gutxira Manuk buruz kanpora errematatu du. Athleticek gainetik kendu du etxekoen nagusitasuna, baina kontraeraso azkar batean Soldadok langara bidali du zazpigarren minutuan. Joan-etorriz beteriko lehia bihurtu da, baina Gurpegiren gaurko destinu petrala lantzen joan da, lehen horia 12. Minutuan erakutsi diotenean.

Jokuari bueltatuz, Pedro Leonek faltaz jaurti du eta Iraizozen desbideraketa kornerra joan da. Behingoz, faltaren madarikazioaz ez da hitz egingo.
Beste aldean, Parejori horia atera diote 17. minutuan eta lau beranduago Llorenteren jokaldi bikaina heldu da. Tamalez, hainbat atzelari atzean utzi eta gero, ezkerrez gora bidali du area ertzetik. Getaferen erantzuna korner jaurtiketa zuzen batean heldu da, baina Iraizozek hatz puntarekin kornerra berriro bidali du. Getafe berpiztu da instant batez, baina zurigorrien erantzuna ez da makala izan, Susaetak faltaz 32 minutuan berebiziko zartakoa bota baitu, baina Ustarik primeran urrundu du.

Ahazteko egun honetan eta epailearen inolako erreakziorik gabe “Gurpegi eres un yonki” ahozkatu dute. Ez ei zen bere eguna eta 42 minutuan, gure taldea erasoko bidean zela, Gurpegik instintiboki Soldadori heldu egin dio eta bigarren txartel horia erakutsi diote. Beste partida bat hastear zen.

Bigarren zatian Orbaiz irten da Toqueron ordez. Athleticek aurrera jo du, baina lehen zatian bezala Soldako izan du abagune paregabea 51. minutuan, baina bere burukada Iraizoz kornerra desbideratu du. Manuk ere aukera izan du 57 minutuan baina baloia doi-doi joan da Iraizozen eskuetara.

Albinek Manu ordezkatu du eta Gavilanek Celestini. Hortik gutxira Soldadok, hirugarrenean bai, baloi soltea aprobetxatu du Iraizoz gainditzeko. Bat eta zero.
Zati honetan gurean Susaeta kokatua zegoen Llorenteren atzetik eta zelai erdian hiruko lerroa osatuz, baina marrazkiak ez du gehiegi iraun. Ion Velezek urteko estrainaldia izan du 64 minutuan Gabilondoren ordez sartu denean. Getafek presioa mantendu du, baina Athleticek ez du amorerik eman. Llorentek abagunea izan du 67 minutuan eta osteko kornerra Amorebietak buruz kanpora errematatu du.

Hor amaitu da dena, hurrengo jokaldian Orbaizi arearen marraren ostean gutxienez zalantzarako falta seinalatu diote. Eta horren sakean Castillok eskuarekin moztu du aurpegia babestuz. Bazirudien txartel horia zela jaurti baino lehen aurreratuta egoteagatik, baina epailea erdibidetik jo du: Penaltia eta Parejoren gola. Ia segituan Gavilanen aukera, baina Iraizoz bizkor ibili da, baita ere Soldadoren aurrean angelua estaltzeko. Ondoren beste bat lekutara bidali du, dena alde zeukanean.

Casquero Parejaren ordez irten da eta lekuak nonnahi agertu dira. Gainera Llorentek zelaia utzi behar izan du 76 minutuan eta Koikilik bere lekua hartu du, beharbada hurrengo partidei begira, Getafekoa aldapaz gora baitzegoen. Ion Velezek 80. minutuan Ustariren eskuetara bidali du eta partida amaitzear zela, gauzak okertzeko Ustaritzi txartel gorri zuzena atera dio. Ahazteko eguna eta Koparengan arreta jartzeko unea, beste erremediorik ez baitago.