RCD Espanyol - Athletic Club
Jardunaldia 20
Liga

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 58' Luis García

KokapenaCornellà-El Prat , Cornellà-El Prat

Atsekabez beteriko lehia eta joku eskasa

Espanyolek 1 Athletic Clubek 0Athletic Clubek 1-0 galdu du Espanyolen aurka atsekabez beteriko norgehiagokan, batez…

Athletic Club

Espanyolek 1 Athletic Clubek 0


Athletic Clubek 1-0 galdu du Espanyolen aurka atsekabez beteriko norgehiagokan, batez ere lehen zatian eta zabalago bigarren zatian, batez ere Luis Garciak egin duen gol bakarraren ostean, baina inolako eraginkortasunik gabe. Bigarren porrota jarraian etxetik at eta hainbat jokalari minduta, horixe litzateke laburpena Cornellara egindako lehen bisitaldiaren ostean bigarren itzuliari hasiera emateko. Balantzea zuzentzeko hurrengo aukeraz baino ez da pentsatu behar, Xerezen aurkako partida hain zuzen ere.

Hasiera kaxkarrak antzeko amaiera ekarri digu, arlo guztietan. Jada laugarren minuturako gauzak okertzen hasi dira. Ustaritzek eta Gurpegik airean tupust egin dute. Zauririk larriena atzelariak hartu du eta bost minutuz zelaitik at egon da burua hesgailuz beterik itzuli den arte. Ia segituan Yestek kolpea hartu du ezker orkatilan eta bertan hainbat puntu, grapa bitartez, ipini dizkiote. Bost minutu beranduago berdegunera itzuli da, baina 17. minutuan Susaetak ordezkatu behar izan du, bere burua ezker hegalean ere kokatuz.

Partida, agi denez, erritmorik gabekoa zen eta zerbait aipatzearren Osvaldok eta Callejoneren jaurtiketak aipa ditzakegu, biak kanpora abiatu direnak. Eragozpenen arteko aldian gure txanda ere heldu da eta Susaetak 22. minutuan gutxigatik kanpora jaurti du. Partida gehiago ireki da, eta aukerarik garbienak, etxekoek ia nahi gabe sortu dituzte. Lehena Marquezen jaurtiketa izan da Amorebietaren aurpegian jo duenean eta ozta ozta Iraizozek kornerra desbideratu ahal izan du.

Lasaitasunak ezdu gehiegi iraun eta ostean Koikilik ere kolpe pare bat hartu du eta, egur gehiago, Ustaritzen zauriari odola zerionez, berriro jokua beste bi minutuz utzi behar izan du. Espanyol zen gorabeherarik gabeko partida zeraman bakarra, markagailuari erreparatu gabe jakina, zeren 42. minutuan salto egitean Gurpegi ere min hartu baitu, belaunean kasu honetan. Une horretan zale askoren portaera lotsagarria izan da Gurpegi iraindu dutelako, gainera kirolan aitzakiatzat hartzen den balizko probokaziorik gabe, bestalde horixe ere iraintzeko arrazoia balitz bezala. Azken finean ez da lehen aldia Gurpegiren aurkako oihuak entzuten direla, baina dirudienez hedabideetan ez du behar legezko oiartzunik. Hori bai, bati beltza deitzen badiote partida arrazoi guztiarekin gelditzen baldin bada, zeren zain daude irain mingarri eta pertsonalizatu horri mugak ipintzeko, ala egunen batean gure taldekak zelaia utzi egin beharko du bere adiskidearen duintasuna defendatzeko eta orduan bai, egun horretan bai, kontuan hartuko da gaia?

Ondoren, atsedenaldira joan baino lehen, Espanyolek beste aukera garbi bat izan du… berriro ere gure eskutik, Iraolak falta jaurtiketa atzerantz buruz ikutu baitu eta Iraizozek kornerra bidali du baloia. Azkenik atsedenaldia heldu da, bedeinkazioa, eta betiko moduan, edo ia betiko moduan, zero eta zero markagailuan.

Bigarren zatia bide beretik hasi da. Espanyolek ekimena zeraman eta Ustaritz hiriugarrenez zelaitik at geratu da Osvaldoren kolpea jaso eta gero. Jokadi horretan Verduk ia ia bat eta zerokoa ezarri du eta 51 minutuan Susaetak eskuinez langa gainetik bota du. Golik gabe zeudenez, zaleek epailea begitan hartu dute, nahiz eta euren aurreikuspenentzat ez zen sartzen Javi Marquesek Susaetari egin dion falta, batez ere zeukan txartelarekin. Pasadizo honen garrantzia berpiztu da Marquezek berak 58. minutuan jaurti duenean. Iraizozek motzean desbideratu du eta Luis Garciak bat eta zerokoa ezarri du. Berehala Muniain Ustaritzen ordez sartu da eta Gurpegi zentral moduan jokatzera pasa da.

Hirugarren aldaketa 65. minutuan heldu da: De Marcos Toqueroren ordez. Espnayolek era fitxa mugitu du 66.enean: Coro Callejonen tokian eta jarraian Corok berak buruz errematatu du ondo Iraizozek geldi zezan. Horixe izan da Espanyolen azken aukera, baina etekin paregabea poltsikoratua zeukan dagoeneko.

Hortik aurrera gure taldeak zelai gainean bihotz guztia ipini du, saiakera batzuk egin ditu, baina errealitatearekin (78. minutuan Parejak penalti puntuan ukalondokoarekin Llorenteri nabarmen eman dio) defentsarekin (Iraolak 87. Minutuan ezkerrez erdiratu du baina Ruizek kornerrera bidali du) edota bere ezintasunarekin egin du topo. Pasa den astean bezala, esku hutsik, aurrekoan joku onarekin eta oraingoan joku eskasarekin. Bolada txarra, esan bezala, igandetik bertatik zuzendu behar dela.