Haro Deportivo VS Athletic Club 2009-9-9 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Haro Deportivo0 : 3Athletic Club

Etxeberria21'
Etxeberria56'
Etxeberria89'
Estadioa
El Mazo
Herria
Haro
Data
09/09/2009
Ordua
19:00
Data eta ordua
2009-9-9 - 19:00

Harok 0 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Haroren aurka: Armando, Zubiaurre, Koikili, San Jose, Etxeita,…

2009ko ira. 9a

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Haroren aurka: Armando, Zubiaurre, Koikili, San Jose, Etxeita, Iturraspe, David Lopez, Iñigo Perez, Etxaniz, Gabilondo eta Etxeberria. Aulkian Royo, Iago, Eneko eta Xabi Etxebarria egongo dira.

Haro: Borja Pascual, Pablo, Oscar, Oliver, Arpon, Ruben Martin, Javi Lopez, Ekaitz, Patxi, Dario eta Breixo. Aulkian Herrero, Javi Perez, Alfredo, Alvaro Torres, Mayordomo, Ruben Argomaniz eta Joseba egongo dira.

Epailea Oscar Alcalde izango da, eta Castillo eta Lopez, marrazainak.

19:07. Hasi da partida.

(1′) Iñigo Perezen jaurtiketa atezainaren eskuetara.
(4′) David Lopezen jaurtiketa atezainak kornerrera desbideratu du.
(4′) Etxanizen burukada atzelari batek atepean urrundu du eta gauza bera egin Etxeitaren ondorengo errematearekin.
(7′) Gabilondoren bolea atezainak harrapatu du.
(8′) Iñigo Perezen jaurtiketa kornerrera desbideratu du atezainak.
(10′) Konbinaketa luzea eta azken errematea, Etxeberriarena, kanpora doa.
(17′) Zubiaurreren erdiraketa eta Etxanizen burukada kanpora.
(21′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Etxeberriak Etxanizen jaurtiketa aprobetxatzen du ezkerrez barrura bidaltzeko.
(26′) David Lopezen burukada atzelari batek atepean atera du.
(33′) Gabilondoren burukada kanpora doa.
(42′) David Lopezen jaurtiketa kanpora.

ATSEDENALDIA

20:08. Hasi da bigarren zatia.
(46′) Aldaketa: Xabi Etxebarria Iturrasperen ordez.
(53′) Etxeberriaren jaurtiketa gertutik eta Javik urrundu du.
(56′) 0-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Etxeberriak banako jokaldia eskuinkada batez amaitzen du.
(57′) Eneko Etxanizen ordez.
(58′) Alfredoren falta jaurtiketa langan jo du.
(64′) Armandoren geldiketa bikaina Josebaren jaurtiketaren ostean.
(70′) Gabilondoren jaurtiketa Javi Perezek desbideratu du.
(75′) Royo Etxeitaren ordez.
(89′) 0-3. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Etxeberriaren gol ederra baloia ia angelurik gabe loratuz.

AMAIERA