Slask Wroclaw - Athletic Club

Slask Wroclaw - Athletic Club

Slask Wroclaw
Slask Wroclaw
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Susaeta 43'

KokapenaStadion Miejski , Wroclaw

Slaskek 0 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek honako hamaikako hau zelairatuko du: Raul, Iraola, Castillo, Ramalho, Aurtenetxe, Gurpegi, Igor Martinez,…

Athletic Club

Athletic Clubek honako hamaikako hau zelairatuko du: Raul, Iraola, Castillo, Ramalho, Aurtenetxe, Gurpegi, Igor Martinez, Ruiz de Galarreta, Toquero, Susaeta eta Iñigo Perez. Aulkian Markel Etxeberria, Kepa, Iturraspe, De Marcos eta Isma Lopez egongo dira.

Slask: Gikiewicz, Grodzicki, Wasiluk, Spahic, Juraszek, Mencel, Stevanovic, Garyga, Patejuk, Cristian Diaz eta Voskamp. Aulkian Zajaczkowskim, Tetlak, Sikorski, Krzeminski, Majcher eta Kubiak egongo dira.

Epailea Orest Lenczyk izango da.

Eguraldiak laguntzen du gaurkoan. Ez da bero larregirik.

8m. Jokaldi oso polita. Susaetak Toquerori horrek sakonean Iraolari eta bere pasea Susaetak langa gainetik bidali du.
Txartel horia Gurpegiri.
12m. Castillok arrasean ezkerrez kanpora jaurti du areaz kanpotik
15m. Iraolak jaurti eta atzelari batek kornerrera bidali du.
Txartel horia Ramalhori.
Minutuak aurrera doaz aukera nabarmenik gabe.
Ordu erdia. Perezen jaurtiketa biguna Gikiewiczen eskuetara.
43m. Gooooooooolaa! 0-1 Susaetak! Ezkerraldetik jokaldia, erdiraketa eta baloia Susaetak bigarren zutoinean barrura bultzatu du.
45m. Susaetak faltaz kanpora, desbideraturik.

ATSEDENALDIA

Iturraspe, De Marcos eta Ismael Lopez zelaira irtengo dira Gurpegi, Igor Martinez eta Iñigo Perezen ordez. Slask-ek ez du atsedenaldian aldaketarik egin.

Hasi da bigarren zatia.

Patejukek jaurti eta Raulek kornerrera desbideratu du. 50m.
56m. De Marcosen aukera Gikiewiczek bertan behera utzi du.
Etxeberria Iraolaren ordez.62m.
Raulek kornerrera desbideratu du bere taldekide batetik zetorren baloia 65m.
Alderatze bat eraman du Patejukek baina azken pasean ez du asmatu 66m.
De Marcosek langa gainetik errematatu du Lopezen erdiraketa. 70m.
De Marcosek, bakar bakarrik, Susaetari pasea eman dio baina hau ez da heldu baloia barrura bultzatzera.77m.
Sikorski eta Tetlak Voskamp eta Garygaren ordez 83m.
Kubiak Diazen ordez. 86m
Txartel horia Castillori.
Hiru minutu gehiago.
Txartel horia Sikorskiri.

AMAIERA