Athletic Club - Werder Bremen

Athletic Club - Werder Bremen

Athletic Club
Athletic Club
22
Werder Bremen
Werder Bremen
  • 20' Aduriz
  • 42' Susaeta
  • Prödl 29'
  • Bartels 49'

KokapenaSportplatz , Fügen

Athletic Clubek 2 Werder Bremenek 2

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du Werder Bremenen aurka: Iraizoz; De Marcos, San Jose, Laporte,…

Athletic Club

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du Werder Bremenen aurka: Iraizoz; De Marcos, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico, Unai Lopez; Susaeta, Aduriz, Muniain.

Aulkian Iago Herrerin; Iraola, Bustinza, Sola, Aurtenetxe, Gurpegi, Erik Moran, Aketxe, Toquero, Guillermo eta Ruiz de Galarreta.

Deialditik at Kepa: Beñat, Guarrotxena, Viguera, Ekiza, Etxeita, eta Ibai geratu dira.

Werder Bremen: Wolf, Fritz, Prödl, Caldirola, García, Gálvez, Bartels, Gebre Selassie, Junuzovic, Di Santo, Elia.

Epailea Andreas Heiss izango da, eta Andreas Staudinger eta Gregor Danler, laguntzaileak.

Partida hasi da.

2m. Korner jaurtiketa eta Iraizozek kornerrera bidali du.
15m. Unai Lopezen erdiraketa gutxigatik kanpora joan da.
16m. Txartel horia Laporteri.
16m. Galvezen falta jaurtiketa, kanpora.
18m. Junuzovic-ek falta jaurtiketa Iraizozek desbideratu du.
19m. Ricoren jaurtiketa altuegia.
22m. 1-0. GOOOOOOOOOOOOLA. Adurizek.
20m. Susaetaren baloia Adurizi. Honen jaurtiketa zutoinera joan da ta aldaratzea bere gorputzean jo ondoren sareetara.
29m. 1-1 Prodl-ek buruz. Zurigorrien protestetan txartel gorria Adurizi.
35m. De Marcosek arrasean eskuinez kanpora bidali du.
42m. 2-1. GOOOOOOOOOOOOLA. Jokaldi oso ona. Muniainen pasea Susaetari eta honen jaurtiketa arrasean barrura abiatu da.
44m. Munainen aukera! Errematea langa gainetik joan da!

ATSEDENALDIA

Aldaketa bi gurean. Iago Herrerin Iraizozen ordez eta Ager Aketxe Unai Lopezen ordez.

47m. Muniainek jaurti eta atezaina harrapatu du.
49m. 2-2. Bartels-ek barrura bultzatu du area txikian.
52m. Mikel Ricok buruz kanpora errematatu du.
59m. Aldaketa: Hajrovic Bartelsen ordez. Txartel horia Fritzi.
60m. Lau aldaketa: Gurpegi, Bustinza, Erik Moran eta Guillermo, Laporte, Muniain, Iturraspe eta Balenziagaren ordez.
62m. Aukera, De Marcosen erdiraketa atzelari batek kornerrean bidali du atepean.
65m. Guillermoren kontraeraso ona baina ezkerkada kanpora joan da.
66m. Aldaketak: Aycicek, Makiadi eta Husing, Fritz, Gálvez eta Gebreren ordez.
73m. Susaeta, Rico, De Marcos, San Joseren ordez Sola, Iraola, Aurtenetxe eta Ruiz de Galarreta barrura.
82m. Prodl Junuzovic Di Santo eta Garciaren ordez Ekici, Kobylanski, Petersen eta Obraniak.
88m. Kike Solaren zartako izugarria ezkerrez langara!!!

AMAIERA