FC Porto - Athletic Club
Jardunaldia 3

FC Porto - Athletic Club

FC Porto
FC Porto
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 45' Herrera
  • 74' Quaresma
  • Guillermo 58'

KokapenaEstádio do Dragao , Oporto

Joko bolada onak baina punturik ez

FC Portok 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du FC Portoren aurka UCL-ren…

Athletic Club

FC Portok 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du FC Portoren aurka UCL-ren Multzoen Faseko hirugarren jardunaldian. Herrerak egin du bat eta zerokoa lehen zatiaren hondarrean. Kolpe gogorra, baina taldeak ederto ekin dio bigarren zatiari eta Guillermok berdinketa ezarri du, gure taldearen nagusitasuna hainbat pasartetan argia izanik. Tamalez irten berria zen Quaresmak bigarrena egin du eta erreakzioa antzua izan da.

Gauzak horrela, eta Shakhtar-en garaipena kontuan hartuta, gero eta zailago dago lehen bien artean sartzea, baina Portoren bisitaldia hartu baino lehen Ligan burua altxatzea ezinbestekoa da eta lehen aukera Almerian egongo da larunbat honetan bertan.