Athletic Clubek 4 FC Bartzelonak 0 Athletic Clubek 4-0 irabazi dio FC Bartzelona taldeari San…
Athletic Clubek 4 FC Bartzelonak 0
Athletic Clubek 4-0 irabazi dio FC Bartzelona taldeari San Mamesen jokatutako Superkopako finalaren joaneko partidan. Adurizek hiru gol egin ditu eta San Josek bestea, partidako lehena ia zelai erditik.
Partida izugarria eta oso emaitza ona da astelehenean bertan Bartzelonan finalaren bigarren ekitaldian Superkopa Bilbora ekartzen saiatzeko, baina oraingoz lan erdia baino ez da egin, arerioa zein den kontuan hartuta.
Gainera, oraingo honetan Iñigo Lekueren debuta partida ofizialean aipatu behar dugu.
Ea astelehenean aste gogorrari hasiera ona ematen zaion.