Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 24
Liga

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
42
Athletic Club
Athletic Club
  • 3'87' Ronaldo
  • 37' James
  • 45' Kroos
  • Eraso 10'
  • Elustondo 90'

KokapenaSantiago Bernabéu , Madrid

Aurreko denboraldiotan ikusitako pelikula

Real Madrilek 4 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 4-2 galdu du Real Madrilen aurka Santiago…

undefined

Real Madrilek 4 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 4-2 galdu du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeu futbol zelaian. Erasok eta Elustondok egin dituzte gure taldearen golak eta Cristiano Ronaldok (2) Jamesek eta Kroosek madrildarrenak.

Beste behin jokoa eta emaitza ez dira bat etorri, klasiko bat azken urteotan eskenatoki berberean. Erronka zaila bazen, hasi eta berehala Ronaldok bat eta zerokoa ezarri du. Halaz ere, taldeak primeran erreakzionatu du: Erasok berdinketa lortzeaz gain Athleticek gol gehiago egiteko aukerak izan ditu, baina lehen zatiaren azken txanpan, etxekoek entzuten zituzten lehen txistuekin batera, Jamesek egundoko gola egin du eta azken minutuan Krossek hirugarrena.

Aldapaz gora, zailagoa izan du Athleticek bigarren zatian egin beharreko lana. Saiatu bai, baina alferrik, Ronaldok laugarrena sartu du eta Elustondok aldea murriztu.

Porrota ahazteko denbora gutxi, ostegunean UEFA Europa Leaguek ate joka baitugu Marseillan, bestelako historia izango delakoano