Valencia CF - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga

Valencia CF - Athletic Club

Valencia CF
Valencia CF
03
Athletic Club
Athletic Club
  • Sabin Merino 73'
  • Muniain 77'
  • Aduriz 80'

KokapenaMestalla , Valencia

Garaipen argia bezain beharrezkoa

Valentziak 0 Athletic Clubek 3 Athletic Clubek 0-3 irabazi dio Valentzia CF taldeari Mestallan. Sabin…

undefined

Valentziak 0 Athletic Clubek 3

Athletic Clubek 0-3 irabazi dio Valentzia CF taldeari Mestallan. Sabin Merino, Iker Muniain eta Aritz Aduriz golegileak izan dira, guztiak bigarren zatiaren azken txanpan.

Gure taldeak garaipen argia bezain beharrezkoa erdietsi di. Argia aldea markagailuan, eta askotan jokoan, nabaria izan delako eta beharrezkoa Ligan berri onen esperoan geundelako europar borrokan aukeraz segitzeko.

Eta guzti hau osteguneko desgastearen ostean, zigorrak eta lesioak albo batera utzita eta denboraldiko unerik gozoenean zegoen Valentziaren aurka eta Mestallan, 2007tik hona irabazi barik geunden tokian hain zuzen ere. Ez dauka inolako zerikusirik europar kanporaketarekin, baina hobe zikloa alaitasunarekin hastea.

Lehen zatian kontrola izan da nagusi eta talde bakoitzak aukera argi bana izan du. Bigarrenaren hasieran oreka mantendu da, baita abaguneei dagokienez ere, baina azken txanpan zuri-gorriak nagusitu dira.

Azpimarratzekoa da orain arte minutu gutxiago izan dutenen parte hartzea (Boveda, Rico, Elustondo, Muniain…) taldeari arnasa emateko, batez ere Liga asteazkenean bertan daukagulako, A Coruñako Deportivoren aurka San Mamesen, gaurkoa finkatzeko hurrengo hitzordua izanik.