Athletic Club - Granada CF
24. jardunaldia
Liga

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
31
Granada CF
Granada CF
  • 10' Susaeta
  • 32' I. Lekue
  • 68' San José
  • Carcela 13'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

37.430 pertsona

Etxean sendo segitzen dugu

Athletic Clubek 3 Granada CF-k 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Granada CF taldeari. Susaeta,…

undefined

Athletic Clubek 3 Granada CF-k 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio Granada CF taldeari. Susaeta, Iñigo Lekue eta San Jose golegileak izan dira. Carcelak egin du andaluziarren gola.

Ligarekin geneukan gaurko hitzordua garrantzitsua zen. Alde batetik asteko lehen bi porroten zapore garratza kentzeko eta, aldi berean, sailkapenaren europar postuak erdiesteko borrokan buru-belarri segitzeko.

Helburua bete da. Gaurkoan markagailuan aurretik ipini garen arren, Granadak berehala berdindu du Susaetaren gola eta partida itxian Lekuek ireki du garaipenaren atea atsedenaldia baino lehen.

Bigarren zatiaren hasieran Granadak ahaleginak egin ditu, baina minutuak aurrera joan ahala zurigorriak nagusitu dira, batez ere San Josek hirugarren gola egin duenetik.

Eta ostegunean etxetik kanpoko erronka potoloari eustera, nora eta Sevillara. Ea Ligako martxa etxetik urrun ere hartzeko gai garen.

Partidaren atarikoetan omenaldi xumea egin zaio Ernesto Valverde entrenatzaileari, aulkian partida ofizial gehien zuzendu dituen teknikaria izateagatik. Presidenteak plaka bat eman dio klubaren esker ona azaltzeko eta, aldi berean, haren agindupean harrobitik jauzia eman zuen lehenak, Andoni Iraolak, eta eman duen azkenak, Asier Villalibrek, gaur bete duen partiden kopuruaren 292 zenbakia zeraman elastikoa eman diote.

Guzti hau, beste behin ere hasierako hamaikakoan Lezamako hamar jokalari eta Lehen Mailan gurekin debutatu zuen bat zelairatu dugun lehian.