Athletic Clubek 0 FC Bartzelonak 1 Athletic Clubek 0-1 galdu du San Mamesen FC Bartzelonaren…
Athletic Clubek 0 FC Bartzelonak 1
Athletic Clubek 0-1 galdu du San Mamesen FC Bartzelonaren aurka. Rakiticek, buruz, lehen zatian, egin du partidaren gol bakarra.
Zuri-gorriek ezin izan dute etekinik atera egin duten ahalegin eskergari eta gehiago merezi izan dute egungo Liga txapeldunaren aurka Susaetak gure kamisetarekin 400. partida bete duen egunean.
Lehen aukera garbia gurea izan bada ere, bisitarien kalitateak markagailua aldapaz gora ipini du eta, nahiz eta azken unera arte arriskuak hartu diren eta golaren bila joan, alferrikako lana izan da.
Ligak bere lehen etenaldia izango du eta ostean A Coruñan lehendabiziko puntuak bilatu beharko.