Athletic Club - Villarreal CF
Jardunaldia 12
Liga

Athletic Club - Villarreal CF

Athletic Club
Athletic Club
10
Villarreal CF
Villarreal CF
  • 67' Raúl García

KokapenaSan Mamés , Bilbo

38.399 pertsona

Kostata bada ere, garaipenaren bidean berriro

Athletic Clubek 1 Vila-realek 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Vila-real CF taldeari San Mamesen….

undefined

Athletic Clubek 1 Vila-realek 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Vila-real CF taldeari San Mamesen. Raul Garciak partidako gol bakarra egin du 68. minutuan, Sergio Asenjoren aldaratze bat gertutik errematatuz.

Gure taldeak etenaldiaren osteko bideari merezitako garaipenarekin ekin dio. Lehen zatian ekimena zuri-gorria izan bada ere, aukera gutxiko lehia izan da. Bigarrenean, aldiz, sakontasun gehiago izan dugu eta horren eskutik abaguneak agertu dira, argiena Williamsek zutoinera bidali duen baloia izanik.

Golaren ondorengoak ere heldu dira, baina Sergio Asenjok bere taldea partidan mantendu du eta emaitzaren ziurgabetasuna azken unera arte mantendu da.

Eta ostegunean taldearen aukerak Europan bizirik mantentzeko azken-aurreko azterketa, kasu honetan US Sassuoloren aurkako lehia San Mamesen, 21:05etatik aurrera. Garaipena lehen bi postuetan finkatzeko aurrerapausoa litzateke.