Sevilla FC VS Athletic Club 2017-3-2 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
25. Jardunaldia

Sevilla FC1 : 0Athletic Club

Iborra14'
Bertaratzea34.156
Laburpen bideoa
Estadioa
Ramón Sánchez-Pizjuán
Herria
Sevilla
Data
02/03/2017
Ordua
21:30
Data eta ordua
2017-3-2 - 21:30

Jokoa bai, baina esku hutsik ostera be

Sevilla FC-k 1 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 1-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka…

2017ko mar. 2a

Sevilla FC-k 1 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 1-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Iborrak egin du partidako gol bakarra 15. minutuan, Iraizozek Joveticen penalti jaurtiketaren aldaratzea errematatuz. Golegilea arean sartu da jaurtiketa egin baino lehen, baina epaileak ez du ezer ez seinalatu.

Beste behin ere esku hutsik itzuli behar, baina oraingo honetan inor gutxik zalantzan ipintzen ditu zuri-gorrien merituak etxekoen lehen minutuak gainditu eta gero. Gure taldeak (beste behin harrobiko 10 jokalarirekin hasieratik) atzean utzi ditu penaltiak berak eta ondorengo jokaldiak utzi dituzten zalantzak eta jokatzeari ekin dio.

Pixkaka metroak eta espazioak irabazi dituzte, baloia gero eta azkarrago berreskuratu da eta hegaletatik sartu dira, baina argitasuna eta zortea ez dira bidelagunik izan azken metroetan. Liga irabazteko hautagaia atzean sendo mantendu da eta ahaleginak antzuak izan dira.

Halaz ere Ligak aurrera darrai eta igandean atseden egun bi gehiago izan duen taldea, Malaga CF hain zuzen ere, izango dugu bisitari San Mamesen, beste hitzordu garrantzitsu bat europar lehian segitzeko.