Athletic Club - CD Leganés
Jardunaldia 37
Liga

Athletic Club - CD Leganés

Athletic Club
Athletic Club
11
CD Leganés
CD Leganés
  • 14' Aduriz
  • Szymanowski 61'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

42.049 pertsona

Aldaketarik ez eta dena azken jardunaldian erabakiko da

Athletic Clubek 1 CD Leganesek 1 Athletic Clubek banako berdinketa erdietsi du CD Leganesen aurka…

Athletic Club

Athletic Clubek 1 CD Leganesek 1

Athletic Clubek banako berdinketa erdietsi du CD Leganesen aurka San Mamesen. Aduriz eta Szymanowski golegileak izan dira. Partida amaitu eta gero, omenaldia egin zaio Gorka Iraizoz taldeko kapitainari, gurean ez baitu segituko klubean hamar denboraldi bete eta gero.

Lehen zatian nagusitasuna zuri-gorria izan da, guztiz. Hasieratik amaierara arte, baina Adurizek 14. minutuan egin duen golak, Balenziagaren pasea area ertzetik errematatuz, ez du segidarik izan, abaguneak sortu diren arren.

Bigarren zatian, aldiz, hobeto aritu dira madrildarrak eta nahikoa izan dute bi aukera sortzearekin, bigarrenean berdinketa heldu baita. Hortik lehia amaitu bitartean nahi eta ezinean ibili dira gure jokalariak, azken metroetan asmatu barik. Azkenean bigarren itzuliko berdinketa bakarra gaur iritsi behar.

Jardunaldia gainerako markagailuei begira egon da murgildurik eta den dena pasa den astean bezala dago txapelketa amaitzeko astebete baino falta ez denean. Hau da, Vila-real bosgarren, Athletic Club seigarren eta Real Sociedad zazpigarren. Bi plaza zuzen eta balizko hirugarren bat Deportivo Alavesek Kopako finala galduz gero.

Hiru lehiakideak azken jardunaldiaren zain eta hirurak pentsatzen gabiltza a ze aukera galdu den besteen emaitzak ikusita; baina horrelakoa da futbola eta egutegia gure kontra doala ematen duen arren, horrelakoa izan daiteke hurrengo igandean.
Auskalo, badaezpada urtero sinatuko genukeen egoerari aurre egingo diogu: europar sailkapena azken jardunaldian jokoan izateari hain justu ere. Zaila bai, ezinezkoa ezta pentsatu ere.