Athletic Club - US Sassuolo
Jardunaldia 5

Athletic Club - US Sassuolo

Athletic Club
Athletic Club
32
US Sassuolo
US Sassuolo
  • 10' Raúl García
  • 58' Aduriz
  • 79' I. Lekue
  • Balenziaga (b.a) 2'
  • Ragusa 83'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Europar sailkapena poltsikoan dago jada

Athletic Clubek 3 US Sassuolok 2 Athletic Clubek 3-2 irabazi dio US Sassuolo Calcio taldeari…

undefined

Athletic Clubek 3 US Sassuolok 2

Athletic Clubek 3-2 irabazi dio US Sassuolo Calcio taldeari San Mamesen. Raul Garciak, Adurizek eta Lekuek egin dituzte gure taldearen golak eta Balenziagak bere atean eta Ragusak italiar taldearenak.

Multzoen Faseko etxeko hirugarren garaipenak sailkapena eman digu Genkek etxean bere partida ere irabazi baitu. Beraz, Athletic Clubek abenduaren 12ko zozketan egongo da eta otsaileko kanporaketan, 16an eta 23an, jakina. Ez dakiguna da multzoko lehen edo bigarren sailkatu gisa, baina lehen helburua bete da.

Partida zoroa izan da oso. Hasieratik aldapaz gora ipini da Balenziagak bere atean egin duen golaren ondorioz. Azkar berdindu du Athletic Clubek, estrategian, Raul Garciaren burukada batekin, baina argi eta garbi zegoen italiarrek kalitatea eta grina zeukatela.

Bigarren zatia antzekoa izan da, baina lehia zatitzeko zorian egon da eta hori arriskutsua zen oso. Zorionez Adurizen gola heldu da eta baita Lekuerena ere, baina lasaitasuna ia ezinezkoa da europar etxeko partidetan eta Sassuolok bigarrena egin duenetik tentsioa nabaria izan da eta, noski, poza handia ere neurketaren amaieran.

Fasea txarto hasi zen, baina taldeak etxean norabidea zuzentzea lortu du. Hirugarren denboraldiz jarraian europar ilusioa pizturik egongo da urte berrian. Ez da lorpen erraza, ezta pentsatu ere.