APOEL FC - Athletic Club
Final hamaseirenak

APOEL FC - Athletic Club

APOEL FC
APOEL FC
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 46' Sotiriou
  • 54' Gianniotas (p.)

KokapenaGSP Stadium , Nicosia

Agur europar ibilbideari

APOEL FC-k 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu du APOEL FC taldearen aurka…

undefined

APOEL FC-k 2 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 2-0 galdu du APOEL FC taldearen aurka GSP Stadiumean. Sotiriouk eta Gianniotasek egin dituzte zipretarren golak, biak bigarren zatiaren hasieran. Beraz, gure taldea UEL-tik at geratu da San Mameseko hiru eta bikoaren ostean.

Distantziak distantzia, joaneko partidaren gidoia errepikatu da: Athletic nagusi, baloi jabetza, ekimena eta aukera gehien lehen zatian. Tamalez bigarren zatian etxekoek eraginkorrak direla errepikatu digute. Erdirik atera eta berehala bat eta zerokoa heldu da, gero epailearen erabaki eztabaidagarri batzuk heldu dira eta konturatu orduko bi eta zerokoa markagailuan zegoen jada.

Hortik aurrera, batez ere Sotiriouk txartel gorria ikusi eta gero, horiak atzerago sartu dira eta taldeak ez du inolako argitasunik izan zipretarren hesia zulatzeko.

Ez da lehenengo aldia kanpoan geratzen garela, ezta azkena izango ere. UEL hil da, gora Liga, besterik ez baitago, eta igandean oso partida zaila San Mamesen, arerioa -Granada- bajak, zigorrak edota nekea direla eta. Ezer berririk ez, bestalde, gure historian.