
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - CF Reus
Athletic Club - CF Reus


- 35' San José
- 52' (p.) Aketxe
- 68' Williams
KokapenaSarriena , Leioa
Garaipena Sarrienan
Athletic Clubek 3 Reusek 0 Athletic Clubek 3-0 irabazi dio CF Reus Deportiu taldeari Sarrienan….

Athletic Clubek 3 Reusek 0
Athletic Clubek 3-0 irabazi dio CF Reus Deportiu taldeari Sarrienan. San Josek, Aketxek eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak.
Zuri-gorriak indartsu hasi dira lehia, baina minutuak aurrera joan ahala indarrak parekatu dira. Dena den, lehen zatiaren azken txanpan San Joseren gola heldu da korner baten ondorioz eta hortik amaiera arte Athletic nagusitu da.
Bigarren zatian Aketxek, penaltiz, eta Keparekin denboraldi-aurrean debuta egiten zuen Iñaki Williamsek egin dituzte golak. Okerrena Iturraspek izan duen lesioa izan da.
Hemendik aurrera, europar kanporaketa prestatzeko lanari ekingo dio gure taldeak, ostegunean, San Mamesen. Bazkideak doan sartuko dira eta publikorako sarrerak web orrian daude salgai eta erritmo onean saltzen ari dira.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

CF Reus
Hamaikakoan
