Real Sociedad - Athletic Club
Jardunaldia 35
Liga

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 15'54' San José (b.a)
  • 37' Oyarzabal
  • Raúl García (p.) 60'

KokapenaAnoeta , Donostia

23.878 pertsona

Dena txarto ateratzen denean

Athletic Clubek 3-1 galdu du Real Sociedaden aurka Anoetan. San Josek (2) bere atean eta…

undefined

Athletic Clubek 3-1 galdu du Real Sociedaden aurka Anoetan. San Josek (2) bere atean eta Oyarzabalek egin dituzte etxekoen golak eta Raul Garciak, penaltiz, gurea. Ez da derbyrik onena Athleticek egin duena eta arerioaren merezimenduak gutxitu barik, ia dena txarto atera zaie zuri-gorriei, batez ere estrategian. Partida orekan murgildu da San Josek bere atean 1-0koa egin duen arte. Erreakzionatzen saiatu da Athletic, baina bigarrena Iturrasperi egindako falta baten ostean heldu da, gure jokalariak ia geldirik zeudela etxekoek baloia kanpora botako zutelakoan. Hortik atsedenaldira arte Reala jaun eta jabe izan da. Bigarren zatian are zorigaiztokoagoa izan da hirugarren gola, balioak San Joserekin egin baitu topo atera sartzeko.
Athleticek ondo erreakzionatu du: Raul Garciak penaltiz 3-1koa egin du eta Williamsek (zutoinera) eta Raul Garciak, bitan, abaguneak izan dituzte aldea murrizteko, baina ez zen eguna. Hurrengo larunbatean europar borrokan dabilen Real Betis bisitari daukagu San Mamesen. Atsedenaldian One Club Man Award saria emango zaio Carles Puyol jokalari ohiari. Raul Garciak eta De Marcosek ezin izango dute jokatu, bosgarren txartel hori bana ikusi dute eta.