Bigarren berdinketa Opel Cupen, berriro golik gabe
Athletic Clubek hutsean berdindu du FSV Mainz 05 taldearen aurka Opel Cupen 45 minutuko bigarren…
Athletic Clubek hutsean berdindu du FSV Mainz 05 taldearen aurka Opel Cupen 45 minutuko bigarren partidan.
Lehenengoan baino zailtasun gehiago izan dute zuri-gorriek, beroaren eraginez nekea nabarmenagoa izan baita. Halaz ere, aldaketak direla medio, azken txanpan ekimena gurea izan da.
Tamalez penaltietan galdu dugu eta azken partidan husnako berdinketa ere eman denez eta, gainera, alemaniar taldearen aurka AC Fiorentinak penaltietan irabazi duenez, garaikurra italiarrek eskuratu dute, txapelketan atera egindako jaurtiketa kopururik handiena dela eta.