
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2019-20
- Real Madrid - Athletic Club
Real Madrid - Athletic Club


KokapenaSantiago Bernabéu , Madrid
71.306 pertsona
Puntu oso garrantzitsua Bernabeun
Athleticek berdinketa batekin amaitu du 2019a, Simonen partida bikainarekin

Athleticek puntu bat lortu du Santiago Bernabeu futbol zelaian eta horrek 2019a partida bikain batekin amaitzeko balio izan du; taldeak gorantz egin zuen urtarrilean eta abendua zazpigarren postuan amaitu du. Koliseo zuritik zerbait positiboa ateratzea, Zidanen taldea dagoen bezala, ez da erraza. Unai Simonek egindako lan bikaina eta zutoinekin izandako zortea alde izan dira. Baina sari potolo baterako aukerak ere izan dituzte lehoiek, hala nola Kodrori baliogabetutako gola eta Lekue eta Villalibreren azken bi aukerak.
Zurigorriek, hiru zentralekin jokatuz, Benzema eta Modric bezalako goi mailako futbolarien aurrean erakutsi dute beraien maila. Galdutako bi baloiren ondorioz hasieratik bere lekuan egotera behartu dute Unai Simon. Lehenengo Vinicius-eri eta gero Benzemari egindako geldiketek bizirik mantendu dute Athletic. Zurigorriak ez dira erasoan agertu 20. minutura arte, Raul Garciak emandako pasea baliatuz Williamsek Courtoisen aurrean jaurti duenean eta belgikarrak ezker eskua atera 0 eta 1ekoa saihesteko.
Lehenengo zatia amaitu baino lehenago bi aukera izan dira Athleticen arean. Nuñezek Benzemari ateratako baloia eta atezainaren eskuetara joandako frantziarraren burukada, Oblakekin batera Zamora txapelketa zergatik lehiatzen dabilen egiaztatuz. Dena dela, eztabaidarako jokaldia geratzen zen, gol bat baliogabetu diote Kodrori Vesgaren jokaldi onaren ostean.
Zuri-gorriak ondo atera dira atsedenaldiaren ostean. Simonek maila onean jarraitzen zuen Benzema geldiarazten eta Athletic aukera sortzen hasi zen Lekueren bitartez. Villalibre sartu zen eta jaurtiketa on bat kanpora joan zitzaion Gernikarrari. Jovicek zutoinera bidalitako baloiarekin eta Lekuek eta Villalibrek izandako aukerekin amaitu zen partida. Urrezko puntua eta Gabonak gozatzera. Athleticek Bartzelonaren aurka irabazi du lehen itzulian eta berdindu Santiago Bernabeun. Lehiatu egiten du.
Hamaikakoan

Courtois
Carvajal
E. Militao
Sergio Ramos
Kroos
Benzema
Modric
Valverde
Mendy
Vinicius JR.
Rodrygo
Ordezkoak
Nacho
Bale
Jovic
Areola
Varane
Brahim
Isco
Entrenatzaileak
Zinedine Zidane

Real Madrid
Hamaikakoan

Courtois
Carvajal
E. Militao
Sergio Ramos
Kroos
Benzema
Modric
Valverde
Mendy
Vinicius JR.
Rodrygo
Ordezkoak
Nacho
Bale
Jovic
Areola
Varane
Brahim
Isco
Entrenatzaileak
Zinedine Zidane

Athletic Club
Hamaikakoan
