CD Numancia - Athletic Club

CD Numancia - Athletic Club

CD Numancia
CD Numancia
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 7' Guillermo
  • Vivian 56'

KokapenaLos Pajaritos , Soria

3.104 pertsona

Lan askorekin lortutako bardinketa

Ibairen falta jaurtiketa burukada bikain batekin errematatuz, Vivianek banako bardinketa lortu zuen, Guillermo lehoi ohiak etxeko taldea aurreratu ostean.

undefined

Numantziak eta Athleticek bardindu egin dute Los Pajaritos futbol zelaian (1-1) aukera gutxiko partiduan. Gaizka Garitanoren taldeak minutuak gehitzeko erabili du partidua. Vivianek sartu du zurigorrien gola Ibaik ataratako falta buruz errematatuz. Guillermorena izan da etxekoena Simon atezainaren gorputzean baloiak jo eta gero.

Athletic, pasadan denboraldian bigarren taldean izan ziren lau jokalarirekin bere hamaikakoan (Vivian, Larrazabal, Sancet eta Vicente), baloia eroso mugitzeko asmoarekin zelairatu zen Los Pajaritos futbol zelaira. Denboraldi-aurre honetako lehenengo minutuak ziren Iñigo Martinezentzat eta erritmo interesgarrian jokatu zuen Ondarrutarrak.

Numantzia aurreratu zen markagailuan. Zurigorriek zelai erdian baloia galdu eta Guillermo lehoi ohiak Simonen aterantz jo zuen. Area ingurutik egindako jaurtiketa zutoinak urrundu eta atezainaren sorbaldan jo ostean, barrura sartu zen 7. minutuan.

Athleticek ez zuen sakontasunik lortzen. Lehenengo zatiko jokaldi arriskutsuena De Marcosen erdiraketa bat izan zen. Etxekoek ere ez zuten arrisku handirik sortzen. Beraien aukera bakarra, Simonek ederto gelditu zuen Adrian Castellano-ren jaurtiketa bat izan zen.

Atsedenaldiaren ostean, Athletic hobeto irten zen zelaira. Bardinketa gertu zegoela antzematen zen eta gola baloi geldian heldu da, ikasle eta irakaslearen artean. Ibaik, Vivian entrenatu zuen Santutxu taldean, zentralaren buruan ipini zuen baloia eta atzelariak bikain errematatu zuen sareetara. Soriara joandako zaletu zurigorriek lehoiak animatzen jarraitzen zuten baina Numantzia izan zen Vidorretaren burukada batekin eta Moha-k zutoinera bidalitako jaurtiketa batekin (epaileak jokoz kanpo adierazi zuen) arriskua sortu zuen taldea. Ez zen aukera gehiagorik izan. Athletic West Ham-en aurkako partiduan pentsatzen dago.

HAMAIKAKOAK:

Numancia: Dani Barrio; Iván Calero, Derik, Carlos Gutiérrez, Adrián; Kako, Escassi, Nacho, Alain Oyarzun; Curro eta Guillermo.
Ordezkoak: Jara (30’), Ledes (46’), Moha (46’), Juan Carlos, David Sanz, Ceinos, Marcos, Ander Vidorreta, Noguera, Silva e Higinio (60’).

Athletic Club: Simón, De Marcos, Vivian, Iñigo Martínez, Balenziaga; San José, Beñat; Larrazabal, Sancet, Vicente; eta Aduriz

Aldaketak: Ibai Vicenteren ordez (46’), Nolaskoain Iñigo Martínezen ordez (57’), Kodro Adurizen ordez (57’), Vesga Beñaten ordez (74’), Villalibre Sanceten ordez (74’) eta Capa De Marcosen ordez (74’)

Golak:
0-1. (7´)Guillermo
1-1. (56´). Vivian

Epailea: Moreno Aragón (Madrid). Txartel horiak: Carlos Gutiérrez (79’) eta Higinio (89’)

Zelaia: Los Pajaritos