RC Celta - Athletic Club
Jardunaldia 8
Liga

RC Celta - Athletic Club

RC Celta
RC Celta
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 74' Iago Aspas

KokapenaAbanca Balaídos , Vigo

19.690 pertsona

Athletic Clubek kale egin du Balaidosen, Aspasek gola sartuta

Lehoien lehen porrota etxetik kanpo aukera gutxiko partiduan

undefined

Athletic Clubek bere lehen porrota jaso du etxetik at, Iago Aspasek korner baten ondorioz gola sartu ondoren 73. minutuan. Lehoiei geldialdiko aste honetan altxatzea egokitu zaie San Mameseko hurrengo partiduari aurre egiteko, Real Valladoliden aurka. Zale zuri-gorri ugari ikusi ziren Balaidosen.

Talde zuri-gorriak, Balenziaga eta Vesga lehen aldiz hamaikakoan zeudela, aurtengo denboraldian Celtak ekarri dituen jokalari aipagarrienen gainean egon behar zela bazekien hasieratik. Denis Suarezek erdiratze bikaina jarri zuen neurketaren 30 segundoan, baina Aspasen burukada kanpora joan zen. Moañakoaren harrapakari-sena azkenean erabakigarria izan zen.

Partidu luzea izan zen, indarrak ahultzen diren horietakoak. Lehen zati zuri-gorrian ia ez du gauza nabarmenik erakutsi aurreko lerroak: Williams eta De Marcosen arteko hurbiltze bat, eta Vesgaren ahalegin bat. Hala ere, Celtak ez zion Simoni traba gehiegirik egin. Kanpora joan zen Santi Minaren jaurtiketa gurutzatu batean egin zion.

Bigarren zatian, Athleticek izualdi pare batez mehatxatu zuen baloi geldian baina zuri-gorrien aukera onenean, zelairatu berri zen Sancetek area ertzean bira egin eta bere jaurtiketa Ruben Blancok gelditu eta pixka bat geroago, Celtak korner bat aprobetxatu zuen 1-0ekoa egiteko baloia lehen zutoinera orraztu ostean. Jakin-minez egin zen, hasieran Medie Jimenez epaileak jokoz kanpo zegoela erabaki zuelako.

 

FITXA TEKNIKOA

RC CELTA: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Aidoo, Araujo, Lucas Olaza; Rafinha, Okay, Lobotka, Denis Suarez; Iago Aspas eta Santi Mina. Aldaketak: Brais Mendez Rafinharen ordez (72’), Pape Cheikh Lobotkaren ordez (82’) eta Fran Beltran Denis Suarezen ordez (87’)

ATHLETIC CLUB: Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Balenziaga; Dani Garcia, Vesga; De Marcos, Raul Garcia, Muniain; eta Williams. Aldaketak: Sancet De Marcosen ordez (65’), Aduriz Muniainen ordez (80’) eta Larrazabal Vesgaren ordez (80’)

GOLA: 73′ Iago Aspas

EPAILEA: Medie Jimenez. Txartel horiak Balenziaga (21’), Raul Garcia (40’), Yeray (76’), Iñigo Martinez (78’) eta Capa (84’) jokalarientzat.

ZELAIA: Balaidos. 19.690 ikusle, 800 Athletic Club taldekoak.