Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club
Athletic Club
21
Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
  • 29' Muniain (p.)
  • 35' Morcillo
  • Deyverson 50'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipena Alavesen aurka Lezaman

Muniainek penaltiz, eta Morcillok sartu dituzte zuri-gorrien golak

undefined

Athleticek 2-1 irabazi dio Deportivo Alavesi Lezaman jokatutako lagunarteko partidan. Muniainek, penaltiz, eta Morcillok sartu dituzte zuri-gorrien golak. Lehoien denboraldi-aurreko lehen garaipena, ostegun honetan Oviedon jokatuko dutena.

Partida Kodrok buruz izandako aukera batekin hasi da, Villalibrek erdiratu ondoren. Hala ere, Joseluren eta Lucas Perezen presentziak arazoak ekarri ditu eta Balenziagak marratik atera du aurrelari galiziarraren jaurtiketa bat.

Pixkanaka, lehoiak nagusituz joan dira zelai erdian, baloiaren zirkulazio lasaiaren bitartez. Gaizka Garitanoren mutilek aurrea hartu dute markagailuan 28. minutuan, Luengori egindako penaltia baliatuz, Morcillok kornerra atera ostean. Muniainek, orain arte udako golegile zuri-gorriak, ez du hutsik egin.

Ezkietak Joseluren erasoa gelditu du, eta jarraian, 35. minutuan, Morcillok Alavesen pase txar bat harrapatu eta Siveraren aurrean jarri eta gero, lehoi gisa bere lehen gola sartu du.

Machinen taldeak aldea murriztu du 47. minutuan Deyversonen burukada bikainari esker. Bigarren zatia oso orekatua izan da, bi ateetan aukera handirik gabe. Eta lesiorik gabe, garrantzitsuena.