Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
22
SD Eibar
SD Eibar
  • 10' Raúl García
  • 28' Morcillo
  • Ewan (b.a) 87'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Eibarren aurkako berdinketa Lezaman

Athletic 2-0 irabaztean joan da atsedenaldira, Raul Garcia eta Morcilloren golekin, baina armaginek berdinketa lortu dute bigarren zatian

undefined

Athleticek bina berdindu du SD Eibarren aurka denboraldi-aurreko azken lagunartekoan. Raul Garciak eta Morcillok aurretik jarri dituzte lehoiak. Armaginek berdinketaren gola sartu dute partida bukatzear zegoela, zorigaiztoko jokaldi batean.

Iñigo Martinezek, Unai Lopezek eta Iñaki Williamsek denboraldi-aurreko lehen minutuak jokatu dituzte gaur, eta taldea indartsu azaldu da lehen minutuetan Lezamako berdegunean, Granadan estreinatu baino astebete lehenago. Lehen zatian nagusi izan da Athletic, indarrak bere horretan zeudenean.

10. minuturako 1-0 irabazten ari ziren lehoiak, Morcilloren erdiraketa batean Yoeli baloiak ihes egin eta gero. RauL Garciak sareetara bidali du baloia armaginen atezainaren oparia baliatuz. Morcillok lortu du 2-0ekoa, urrunetik jaurtitako falta batean. Muniainek gertu izan du hirugarrena, baita Williamsek ere beste bi aukeratan, bata Iñigo Martinezen pase on baten ondoren.

Bigarren zatian, Eibar gehiago izan da berdegunean. Garitanok ordu erdi eskaini dio Sanceti. Quique Gonzalezek murriztu du aldea ezkerkada eder batekin. Ewan ere sartu da Williamsen ordez, eta honek jokaldi ona burutu De Marcosekin atzelaria Yoelen aurrean planto egiteko, baina bere jaurtiketak Galiziako atezainean jo du Hala ere. Urain protagonista izan da ere Eibarren bigarren golean: Pedro Leonen erdiraketa batek bere gorputzean jo du eta Ezkietaren atean sartu da baloia, 87. minutuan.