Athletic Club - Cádiz CF
Jardunaldia 4
Liga

Athletic Club - Cádiz CF

Athletic Club
Athletic Club
01
Cádiz CF
Cádiz CF
  • Unai López (b.a) 54'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Porrot mingarria Cadizen aurka

Athleticek bere atean sartutako gol batekin kale egin du San Mamesen, bere altxorra defendatzen jakin duen aurkari baten aurrean

undefined

Athletic Clubek porrota jaso du San Mamesen Cadizen aurka (0-1) Lozanoren jokaldi batean, Unai Lopezek baloia bere atean desbideratu eta gero, 56. minutuan. Hortik aurrera, andaluziarrek euren altxorra defendatzen jakin zuten Athleticen aurrean. Williamsen burukada bat zutoinera izan zen zuri-gorrien aukerarik garbiena.

Lehen zatian ez zen gol aukerarik agertu, eta ematen zuen neurketa beste norabide bat hartuko zuela 47. minutuan, Akaporen bidezko kanporaketarekin bigarren horia jaso eta gero. Lozanok Simon probatu zuen jaurtiketa batean hiru puntuak lortzeko egin zuen jokaldiaren aurretik. Hortik aurrera, lehenengo hamarren aurka eta gero bederatziren aurka, epaileak bigarren txartel horia atera baitzion Negredori arean bere burua botatzeagatik (69 ‘), lehoien nahi eta ezina izan zen nagusi.

Vicente zelairatu zen debuta eginez, eta bazirudien bultzada bat emango ziola taldeari abiada batean zenbait aurkari gainditu eta gero, baina egia esan Gaizka Garitanoren taldeak ez zuen bere nagusitasuna baliatu area barruan erremate argiak aurkitzeko. Bakarrik Yuri eta Raul Garciaren bi jaurtiketek ikaratu zituzten Alvaro Cerveraren jokalariak. Ez dago kexatzeko astirik, igandean Mendizorrotzako derbian aurpegia eman behar dugu.