
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2021-22
- RC Celta - Athletic Club
RC Celta - Athletic Club


- Williams 33'
KokapenaAbanca-Balaídos , Vigo
5.492 pertsona
Iñaki Williams, lehen garaipenaren egilea
Athletic Clubek Celta mendean hartu du atzeko aldean oso sendo jokatuta eta Iñakiren gol batekin; oso zalantzazko beste bat baliogabetu zioten

Athletic Club trinko batek 0-1 irabazi dio Real Club Celtari Balaidosera egindako bisitan, eta hortaz, merezitako eta beharrezko garaipenarekin heldu da geldialdira, udan erakutsitako maila bikaina berretsiz. Marcelinoren jokalariek garaipena ziurtartu zuten Iñaki Williamsek kontraeraso batean sartutako golari esker, baina bigarren zatian aldea handitu ahal izan zuten; izan ere, Iñaki Williamsi gol bat baliogabetu zioten, Berenguerrek falta egin zuelakoan. Futbolean ikusten ohi den horietako jokaldia zen.
Zuri-gorrien aldetik gauza positibo asko izan ziren. Guztien gainetik, Iñigo Martinezek atzeko lerroan erakutsitako maila, eta horrek Eurokopa eta Joko Olinpikoaren ostean itzulitako Unai Simon atezainari lasaitasuna ekarri zion. Ez zioten behin ere ganoraz baloirik bidali.
Partida, 5.492 ikuslerekin eta athleticzale askorekin Balaidosera sartzeko gogoarekin, Denis Suarezek Vencedorri aurpegian emandako eskukada batekin hasi zen. Txartel horia merezi zuen. Athleticek baloia bizkarrez atxikitzeko arazoak zituen, baina Celta deseroso zegoen lehoien presioagatik. Aspasek bere lehen sustoa eman zuen. Bakarra izan zen.
Sancet eta Williamsen arteko loturak funtzionatzen jarraitzen du. Iñaki izan zen nafarrari baloia eman zion lehena baina azken honen ezkerkada kanpora joan zen. Bost minutu geroago, 33.ean, 0-1ekoa iritsi zen. Sancetek presioa egin zuen Aidoori gorputza sartuz, baloia lapurtu zion eta Iñaki Williamsi emateko beharrezko lasaitasuna izan zuen. Williamsek berbertatik jaurtiketa batez Dituro gainditu zuen. Aurrelari zuri-gorriak bere denboraldi hasiera ona gauzatu zuen. Hiru puntuko gola.
Marcelinoren taldea askoz hobea izan zen atsedenaldiaren ostean. 49. minutuan, jokaldi zalantzagarria iritsi zen, 0-2 baliogabetuta. Berenguerrek Denis gainetik kendu zuen area barruan besotik heltzen ziola nabaritu ondoren, Javi Galanen hanken artetik baloia gidatu eta Iñakik gola egiteko erdiratze bikaina egin zuen. Epaileak gola eman zuen, baina BELek abisua eman zion eta bertan behera uztea erabaki zuen.
Baina lehoiek argi zuten irabazi nahi zutela, bai ala bai. Baliogabetze horrek ere ez zituen kikildu. Iñakik 0-2 egiteko aukera izan zuen berriro, baina baloia gora bidali zuen, eta Villalibrek ere ez zuen jakin Dituro nola gainditu Nico Williamsen pase bikain baten ostean. Raul Garciak sortu zituen bi kontraeraso horiek, ulertu baizuen zer nolako jokoa egin behar zen. Zazpi minutuko luzapenak ere ez zuen ikaratu. Atseden hartzeko unea da eta ondo prestatu behar da oraindik galdu ez duen Mallorcari San Mamesen irabazteko.
Hamaikakoan

Dituro
Hugo Mallo
Aidoo
Araujo
Galán
Tapia
Brais Méndez
Denis Suárez
Nolito
Iago Aspas
Santi Mina
Ordezkoak
Thiago Gallardo
Beltrán
Cervi
Solari
Carlos Domínguez
Medrano
Rubén Blanco
Entrenatzaileak
Eduardo Coudet

RC Celta
Hamaikakoan

Dituro
Hugo Mallo
Aidoo
Araujo
Galán
Tapia
Brais Méndez
Denis Suárez
Nolito
Iago Aspas
Santi Mina
Ordezkoak
Thiago Gallardo
Beltrán
Cervi
Solari
Carlos Domínguez
Medrano
Rubén Blanco
Entrenatzaileak
Eduardo Coudet

Athletic Club
Hamaikakoan
