Girona FC - Athletic Club
Jardunaldia 13
Liga

Girona FC - Athletic Club

Girona FC
Girona FC
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 67' David López
  • 75' Iván Martín
  • Guruzeta 78'

KokapenaMontilivi , Girona

11.420 pertsona

Bidezko porrota Gironan

Etxekoek Athletic gainditu zuten, zuri-gorriek Guruzetaren 2-1ekoarekin puntu bat ateratzeko gertu egon arren

Athleticek 2-1 galdu du Gironan, etxekoak hobeak izan diren partidan. Unai Simonek lehoiak neurketan mantendu zituen, David Lopezek buruz eta Ivan Martinek, kontraeraso batean, gironarrak bi golen aldearekin jarri aurretik. Dena galduta zegoela, Athleticek lotsa galdu zuen, Gorka Guruzetak denboraldi honetan egindako hirugarren golarekin aldea murriztu zuen, eta Nico Williams berdintzeko zorian egon zen.

Pena izan zen Gironan punturik ez lortzea, Athletic Europan finkatuko zukeelako. Asteartean Valladolidi irabazi beharko dio San Mamesen, Kopako estreinaldiari sentsazio hobeekin aurre egiteko. Michelen taldea erabakiorrago zelairatu zen, eta Aleix Garcia lehen gola egiteko zorian egon zen giza-hesiaren erditik baloia sartutako falta jaurtiketa batean. Simon arin ibili zen baloia urruntzeko, Yangel Herreraren ondorengo beste batean egin zuen bezala.

Athleticek nekez izutu zuen Raul Garciaren ezkerkada handi baten bitartez, baina Gazzanigaren luzadari esker baloia gainetik kendu zen. 0-0ekoa atsedenaldirako albisterik onena izan zen.

Horren ostean, Nico Williamsek etxeko atezaina estutu zuen ezkerkada batez, nahiz eta Simonek Herreraren beste aukera bat eragotzi zuen etxekoek emandako erantzunean. Eta 66. minutuan, geldikako jokaldian, David Lopezek buruz baloia sareratu zuen lehen zutoinetik.

Guruzeta zelaian zela, Gorkak bigun errematatu zuen Nico Williamsen erdiratze bikaina. Ondoren zetorrenerako prestatzen ari zen. Eta, bat-batean, Ivan Martin bilbotarrak 2-0ekoa egin zuen kontraeraso batean. Dena galduta zegoela zirudien, baina Iñaki Williamsen erdiraketa batean, De Marcosek ukitu eta Guruzetaren jaurtiketak itxaropena zabaldu zuen. Athletic baloiaz jabetu zen, baina sarkortasun gutxi erakutsiz. Pena bat izan zen azken emaitza Montilivira joandako zale zuri-gorri askoren aurrean, bostehun inguru.