Real Betis VS Athletic Club 2022-12-29 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
15. Jardunaldia

Real Betis0 : 0Athletic Club

Bertaratzea53.565
Laburpen bideoa
Estadioa
Benito Villamarín
Herria
Sevilla
Data
29/12/2022
Ordua
19:15
Data eta ordua
2022-12-29 - 19:15

Sentimendua nagusitu zen eta Athleticek berdindu zuen

San Mamesetik 22.000 bihotzek baino gehiagok babestu zuten arratsaldean, lehoiek anbizioarekin jokatu zuten Simon hainbatetan deseroso jarri zuen Betisen aurka

2022ko abe. 29a

Athletic sentimenduz gainezkako jardunaldi hunkigarri batean, lehoiek puntu bat lortu zuten urteko azken neurketan Real Betis deserosoaren aurka. Berdinketa justua izan zen, nahiz eta, batez ere hasierako asmoengatik, Valverderen taldeak aurkariak baino gogo handiagoz bilatu zuen garaipena. Hala ere, Unai Simon Rui Silva baino exijituagoa egon zen. Dena ondo egin zuen atezainak eta Athleticek europako postuan lo egiten jarraituko du.

Athletic Kantuz, 125. urteurreneko bandera igoera eta pantaila erraldoien emankizuna bizitzeko San Mamesen bildutako 22.000 jarraitzaileen babes sinestezinak lehoiak kutsatu zituen. Txetxu Rojori eskaini nahi zioten garaipena, zerutik gogotik gozatu zuen entzuleengandik espero dituen bi txalo zaparradetako lehenengoaz. Izan ere, Athleticek zelai erditik baloia jokoan jarri bezain laster aurkariaren bila joan zen. Anbizioa erakutsi zuen soropilean. Azken pase bat edota erremate zehatz bat falta izan zen garaipenetik gertuago egoteko.

Simon gau osoan oso ziur egon zen, eta katu baten antzera luzatu zen Luiz Henrique arriskutsuaren eta Fekirren jaurtiketak lehen zatian gelditzeko. Athletic zen nagusi, baina ez zuen Guruzeta aurkitzen. Abagune onenak alboetatik zetozen, De Marcos eta Yuriren bitartez.

Bigarren zatiaren hasieran, Pellegriniren mutilak Luiz Henriquek zuzendu zituen. Simonek, ordea, ez zuen pitzadurarik erakutsi. Milaka kilometrotara zeuden zaleen arnasak bultzatuta, Athletic metroak berreskuratzen hasi eta etxeko taldea estutzen joan zen. Yuri, Berenguer eta Muniainekin aukerak ugaritu ziren. 0-1ekoa 1-0ekoa baino gertuago zegoen. Hain zuzen ere, Raulek bolea zail bat kanpora bidali zuen eta Betisen erantzuna Willian Joseren hanketatik iritsi zen. Aurrerlariaren falta jaurtiketa Simonek bikain eten zuen eta markagailua berehorretan mantendu zen. Luiz Felipek Muniaini egindako sarrera gogor eta arriskutsuan txartel gorria ikusi ondorengo jokaldian, norgehiagokaren azken hatsan, Athleticek baloia hegaletik hegalera bikain mugitu zuen, baina Nicok ezin izan zuen baloia sarera bidali. Berdinketa positiboa Athletic sentimendua gailendu zen egunean. Dinamika baikorrak aurrera darrai. Eldenseren aurka jokatu eta CA Osasuna gainditu behar da San Mamesen. Athleticek urte berrirako itxura ona du.