Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club
Athletic Club
11
Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
  • 24' Villalibre
  • Sylla 82'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Denboraldiaurrearen amaiaera Alavesen aurkako berdinketarekin

Villalibrek udako bosgarren gola sartu du eta Syllak azken txanpan berdindu du neurketa

Athletic Clubek gaur itxi du denboraldiaurrea, Lezaman, Deportivo Alavesen aurka jokatutako lagunarteko partidarekin. Lehoiek aurrea hartu dute lehen zatian Villalibrek sartutako golari esker (udako bosgarrena), baina Syllak lehia berdindu du azken txanpan.

Oso partida gogorra izan da Barakaldon hamaikakoan izan ez ziren lehoientzat. Alavesek bi aukera argi izan ditu lehen zatian Alkain eta Miguelen akzioetan, baina Villalibre izan da lehenengo gola lortu duena. Aurrelariak Vencedor eta Guruzetaren arteko konexioa aprobetxatu du, azken honek Gernikakoa oso ondo ikusi du eta Asierrek ez du barkatu.

Bigarren zatiaren hasieran, Villalibrek beste aukera bat izan du. Nico Serrano indartsu sartu da eta bere bigarren jaurtiketan gola egiteko zorian egon da, baina Sivera eta langaren artean eragotzi egin dute. Partida 1-0 bukatuko zela zirudienean, berdinketa iritsi da Syllak Padillaren aurka buruz buru egindako bi aukeretako batean, nekeak eragindako bi akatsetan. Mallorca bederatzi egun barru iritsiko da San Mamesera.