
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Real Sociedad - Athletic Club
Real Sociedad - Athletic Club


KokapenaReale Arena , Donostia
36.058 pertsona
Helburu nagusira hurbiltzeko puntua derbian
Abagune gutxiko eta oso trabatua izan den partidan, lehoiek berdinketa erdietsi dute Realaren aurka

Futbol eskaseko derbia, baina zapore gozoko puntua, helburu nagusia hurbiltzen duena. Lehoiak Europa League txapelketarako sailkatuta daude eta Txapeldunen Ligari eutsi behar diote. Villarreal (3 puntura) eta Betis (4ra) erritmo bizian hurbiltzen ari dira. Osteguneko partidurako morala jaso du taldeak Old Traffordeko kanporaketari begira balentria bilatzeko. "Zergatik ez?", garrasika agurtu du harmaila zuri-gorriak taldea. Amets egitea zilegi da finaleko ateetara eraman gaituen eta Champions-en dagoen talde eder honekin.
Ez zen gol aukera garbirik izan derbi osoan zehar. Zuri-gorrien lehena 27. minutuan etorri zen, Iñaki Williamsen kontraeraso batean. Guruzetak ez zuen errematea zuzentzen asmatu.
Realak ere ez zuen beste munduko ezer egin partidaren lehen erdian, Sergio Gomezek gora bidalitako jaurtiketa bat besterik ez.
Bigarren zatia antzekoa izan zen, lehia handikoa, baina erritmo eta erasoko joko gutxikoa. Hala ere, Simonek Kuboren saiakera bat gelditu behar izan zuen, baita Braisen burukadari, neurketako aukera garbienari, erantzun bikaina eman ere.
Berenguerren eskutik, Athletic norgehiagoka errematatuko lukeen kontraeraso bat ehizatzeko zorian egon zen, baina Jon Martinek, oso indartsu, tackling batekin eten zuen saiakera. Lau jardunaldi geratzen dira Txapeldunen Ligari heltzeko.
Hamaikakoan

A. Remiro
Aihen
Zubimendi
Oyarzabal
Take
Sergio Gómez
H. Traoré
N. Aguerd
Brais Méndez
Marín
Martín
Ordezkoak
Marrero
Fraga
Aritz
Barrene
Becker
Javi López
Olasagasti
Aramburu
Pacheco
Turrientes
Sučić
Mariezkurrena
Entrenatzaileak
Imanol Alguacil

Real Sociedad
Hamaikakoan

A. Remiro
Aihen
Zubimendi
Oyarzabal
Take
Sergio Gómez
H. Traoré
N. Aguerd
Brais Méndez
Marín
Martín
Ordezkoak
Marrero
Fraga
Aritz
Barrene
Becker
Javi López
Olasagasti
Aramburu
Pacheco
Turrientes
Sučić
Mariezkurrena
Entrenatzaileak
Imanol Alguacil

Athletic Club
Hamaikakoan
