
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Valencia CF - Athletic Club
Valencia CF - Athletic Club


- Berenguer 72'
KokapenaMestalla , Valencia
45.641 pertsona
Artelana eta laugarren postua
Athleticek Txapeldunen Ligarekin bat egingo duen Superkopa ziurtatu du, Berenguerren gol ikusgarri bati esker eta Mestallan talde-lan ikaragarri osatu ondoren

Ernesto Valverdek sortu duen talde honen anbizioak ez du mugarik. Txapeldunen Liga ziurtatu eta hiru egunera, lehoiek merezitako garaipena lortu dute Mestallan, Alex Berenguerren gol batekin, eskuadrara egindako jaurtiketa batean, Mamardashvilli izeneko harresia gainditzeko modu bakarra. Laugarren sailkatuak, Superkoparako txartela eskuan, non FC Barcelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak berriro Arabian, eta Kopako bi kanporaketa gutxiago datorren denboraldian. Denboraldi historikoa.
Athleticek azken helburua erdietsi du, nahiz eta Villarreal CFk estu hartu du azkenaurreko jardunaldira arte, talde-lan bikain batekin. Unai Simonek horma bat du aurrean, eta hori gainditzen denean, itxi egiten du. Luis Riojaren abagunean bezala. Bigarren itzuli osoan bederatzi gol besterik jasotzea ikaragarria da.
Athletic ideiak argi zituela zelairatu zen. Sancetek hasierako aukera argia izan zuen eta ondoren gol bat baliogabetu zioten jokoz kanpo egoteagatik. Guruzetak ere gertu izan zuen lehena Lekueren erdiraketa zehatza oinaren atzeko aldearekin errematatuz.
Simonek Diakhabyren burukada bat gelditu behar izan zuen atsedenaldia baino lehentxeago. Eta adi egon zen tarteak ixteko orduan Athleticen gola hurbiltzen ari zen bigarren zatian. Berenguerren jaurtiketa ikusgarri batean iritsi zen, area kanpotik angelua bilatuz amaieratik hogei minutura. Unai Gomezek norgehiagoka erabakita utzi ahal izan zuen Iñaki Williamsen asistentzia batean. Lehoiak arazorik gabe defendatu ziren, eta amaiera heldu zen poza nagusi zela.
De Marcosek ez zuen beste buekaerarik merezi: San Mamesen FC Barcelonaren aurka jokatuko den partida lasaia eta emozioz betea. Malkoak eroriko dira pozez, tristuraz eta harrotasunez. Taldeak bere kapitaina ohoratu du. Egoera inbidiagarrian uzten gaitu. Eskerrik asko!
Hamaikakoan

Mamardashvili
Mosquera
Diakhaby
Tárrega
Gayà
Barrenechea
Javi Guerra
Diego López
L. Rioja
A. Almeida
Sadiq
Ordezkoak
Domenech
Dimitrievski
Hugo G.
Sergi Canós
Hugo Duro
Rafa Mir
Iván Jaime
Pepelu
Aarons
J. Vázquez
Fran Pérez
Yarek
Entrenatzaileak
Carlos Corberán

Valencia CF
Hamaikakoan

Mamardashvili
Mosquera
Diakhaby
Tárrega
Gayà
Barrenechea
Javi Guerra
Diego López
L. Rioja
A. Almeida
Sadiq
Ordezkoak
Domenech
Dimitrievski
Hugo G.
Sergi Canós
Hugo Duro
Rafa Mir
Iván Jaime
Pepelu
Aarons
J. Vázquez
Fran Pérez
Yarek
Entrenatzaileak
Carlos Corberán

Athletic Club
Hamaikakoan
