- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - SD Eibar
Athletic Club - SD Eibar
- 85' A. Djaló
KokapenaLas Llanas , Sestao
Garaipena Las Llanasen denboraldiaurrearekin jarraitzeko
Athleticek Eibarri irabazi dio (1-0) Djalok zuri-gorriz sartutako lehen golari esker, lehoikumeen protagonismo handia izan duen partidan
Athleticek minutuak batzen jarraitzen du denboraldiaurrean. Las Llanasen harmailetan giro apartarekin, Ernesto Valverderen taldeak SD Eibar mendean hartzea lortu zuen (1-0) Alvaro Djaloren gol bikainari esker norgehiagokaren amaieran. Denboraldi honetako fitxaketetako batek lehen gola sartu zuen kamiseta zuri-gorriarekin.
Norgehiagokan protagonismo handia izan zuten lehoikumeek. Gainera Oscar de Marcos kapitaina eta Aitor Paredes berdegunera itzuli ziren bere lesioak atzean utzi ostean. Aurtengo denboraldiaurreko lehen minutuak jokatu zituzten.
Athletic Sestaon hasi zen, Guruzeta kapitain zela. Bi taldeetako batek ere ez zuen lortu aurkarien atezainak gehiegi estutzea. Zuri-gorrien helmuga Gastesik defendatu zuen. Lehoiek lasaiago jokatu zuten Eibarren aurka, titular kutsuko hamaikakoarekin. Adama Boiro (metro asko) eta Adu Ares (boluntarioa) izan ziren aipagarrienak lehen zatian.Athletic Sestaon hasi zen, Guruzeta kapitain zela. Bi taldeetako batek ere ez zuen lortu aurkarien atezainak gehiegi estutzea. Zuri-gorrien helmuga Gastesik defendatu zuen. Lehoiek lasaiago jokatu zuten Eibarren aurka, titular kutsuko hamaikakoarekin. Adama Boiro (metro asko) eta Adu Ares (boluntarioa) izan ziren aipagarrienak lehen zatian.
Athleticek hamaikako oso gaztearekin ekin zion neurketari Sestaon, Guruzeta kapitain zela. Bi taldeetako batek ere ez zuen lortu aurkarien atezainak gehiegi estutzea. Zuri-gorriena Gastesik defendatu zuen. Lehoiek lasaiago jokatu zuten Eibarren aurka, titular kutsuko hamaikakoa zelairatu zuen talde armaginaren kontra. Adama Boiro eta Adu Ares (boluntarioa) izan ziren jokalari aipagarrienak lehen zatian.
Bigarren zatia Adu Aresen lesioaren ustekabearekin hasi zen, berdegunea utzi behar izan baitzuen jokoa berriz hasi eta minutu gutxira. Bere lekua Javier Martonek hartu zuen. Armaginek minutu onak izan zituzten eta aurrea hartzeko zorian egon ziren Peru Nolaskoain lehoi ohiaren jaurtiketa bikain bati esker, zuzenean langara. Matheus Pereiraren falta jaurtiketa batek Gastesiri bere onena ematera behartu zuen, eibartarren gola geldiaraziz.
Orduan, Oscar de Marcos kapitainak eta Aitor Paredesek denboraldiaurreko lehen minutuak izateko unea iritsi zen. Alvaro Djalorekin batera sartu ziren eta minutu batzuk geroago Herrera, Prados eta Sancet. Partida berdinketara bideratuta zegoela zirudienean, zuri-gorrien fitxaketa berriak jaurtiketa ikusgarri batez gainditu zuen armaginen atezaina, ezustean harrapatuz. Hurrengo proba, larunbat honetan Osasunaren aurka (20:30) Lasesarren, Euskal Herria Txapelaren finala.