
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - RC Celta
Athletic Club - RC Celta


- 52' Williams
- Williot 5'
KokapenaSan Mamés, Bilbo
45.105 pertsona
Agur dotore batean bakarrik gola falta izan da
Athletic Europatik kanpo geratu da Valverde eta Lekueren San Mameseko agurrean, Celtaren aurka berdindutako partidan, irabaztea merezi izan arren

Agur dotorea izan da San Mamesekoa. Hunkigarria izan da Ernesto Valverderena, Athleticen historiako partidetan lehen postuan dagoen entrenatzailearena; eta Iñigo Lekue Klubeko futbolaria ere batu zaio agurrean. Jokalariak ezin izan du soropilean agur esan, beti bezala, taldean pentsatuz. Lehoiek bana berdindu dute RC Celtaren aurka eta Europatik kanpo geratu dira irabaztea merezi izan duten partidan. Gola falta izan da, eta akats batek zaildu egin du helburua. Valverderen Athletic ausarta ikusi da bigarren zati handi batean, baina emaitza ez da iritsi.
Hasierako omenaldiek —entrenatzailearen hamar aroetan bidelagun izan dituen jokalari eta teknikariek pasillo eginez, Jose Angel Iribarren eskutik oparia jaso aurretik— bultzada handia eman dute. Nabaria izan da maitasuna eta laguntzeko gogoa. Ikaragarria zaleen erantzuna.
Hala ere, denboraldia zein zaila izan den adierazteko, hasierako akats bat baloia galtzean Willioten 0-1ekoan amaitu da. Kolpe handia izan da 4. minutuan. Lehen zatian, Unai Gomez bakarrik hurbildu da golera, hiru errematetan, eta horietako batean Raduk gelditu ona egin du. Jauregizar bera ere azken ekintzan saiatu da atsedenaldira iritsi aurretik.
Athletic beste gauza bat izan da bigarren zatian, baloia kontrolpean izan duelako. Galarretaren eta Yuriren arteko jokaldi bikain batek 1-1ekoa jarri du markagailuan 51.ean. Jarraian, albokoak beste gol-gozoki bat jarri dio kapitainari, baina honek gora bidali du.
Lehoiek bultza egiten jarraitu dute eta Williamsek beste aukera bat izan du, Raduk ahal izan duen moduan atera duena. Azken txanpan ere Regok izan du garaipenaren baloia. Ezinezkoa izan da, baina zaleek jarrera ulerkorra erakutsi dute taldearen ahalegina ikusi eta gero. San Mames utzi dute Kopako bi irabazlek; alde batetik, Ernesto Valverde aulkiko mitoak; bestetik, Iñigo Lekue emozionalki izugarrizko futbolariak.























