
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Deportivo Alavés - Athletic Club
Deportivo Alavés - Athletic Club


- 46' Selu Diallo
KokapenaÓscar de Marcos , Laguardia
Athleticek galdu du XXIII. Guardia Sarian
Oscar de Marcosen omenaldirako protagonismoarekin, lehoiek Alavesen aurka jaso zuten porrota denboraldiaurreko bigarren partidan

Guardiak Oscar de Marcos, bere seme kutuna, omentzeko eguna zen. Neurketak, XXIII. Guardia Sariari zegokiona, bi lehiakideen hankei minutuak gehitzeko ere balio izan zuen. Arabako Errioxako udalerriko udal zelaiak, mito zuri-gorriaren izena instalazioei jarrita duela gutxi, jendez gainezka egon zen Alaves eta Athletic Cluben arteko norgehiagokan eta giro bikainarekin lehoien denboraldiaurreko bigarren proban.
Jokoaren erritmoa behetik gora joan zen lehen zatian. Lehoiek hainbat aukera izan zituzten eta norgehiagokako lehen gola sartzeko zorian egon ziren. Robert Navarrok, Nico Williamsek, prestaketaren lehen minutuak izan zituenak, Sancetek... atsedenaldira iritsi aurretik gertu izan zuten gola. Siverak meritu handiko geldiketak erdietsi zituen arabarren atepean. Alavesek ere hainbat aukera izan zituen. Simon ere Guardian estreinatu zen, Dani Vivian bezala, eta oso seguru egon zen.
Valverdek aldageletatik bueltan aldatu zituen hamaika futbolariak. Maroanek denboraldiaurreko lehen lasterketak egin zituen bigarren berrogeita bost minutuak jokatzeko berritutako taldean. Lehen jokaldian Athletic Clubek gola jaso zuen. Babazorroen trantsizio azkarrak Sellu Diallori markagailua irekitzea ahalbidetu zion, Padilla behetik gainditu ondoren. Athletic berdinketaren bila tematu zen eta Izeta, Prados eta Nico Serranoren saiakeretan aukera nabarmenak izan zituen. Luzapenean, Paredesek lehoien azken azken abagunea izan zuen neurketa orekatzeko, baina ez zuen asmatu. Proba ona ikuspegi fisikotik. Athleticek itxura hartzen jarraitzen du.
Hamaikakoan

Sivera
F. Garcés
Carlos V.
Blanco
T. Martínez
N. Tenaglia
Mouriño
J. Otto
Guridi
Ibáñez
L. Pinillos
Ordezkoak
A. Rodríguez
Raúl Fernández
Maras
Mariano
Guevara
Villalibre
Novoa
Panichelli
A. Rebbach
M. Diarra
Protesoni
V. Parada
Chema Aragüés
Selu Diallo
Entrenatzaileak
Eduardo Coudet

Deportivo Alavés
Hamaikakoan

Sivera
F. Garcés
Carlos V.
Blanco
T. Martínez
N. Tenaglia
Mouriño
J. Otto
Guridi
Ibáñez
L. Pinillos
Ordezkoak
A. Rodríguez
Raúl Fernández
Maras
Mariano
Guevara
Villalibre
Novoa
Panichelli
A. Rebbach
M. Diarra
Protesoni
V. Parada
Chema Aragüés
Selu Diallo
Entrenatzaileak
Eduardo Coudet

Athletic Club
Hamaikakoan
