Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 1
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
32
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 36' (p.) Nico Williams
  • 43' Maroan
  • 81' Navarro
  • Lukébakio 60'
  • Agoumé 72'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

49.134 pertsona

Nico Williams, garaipen zailaren buru

Penaltiz sartu du gola eta Maroanen eta Robert Navarrorenak ahalbidetu ditu bigarren zatian handitu den Sevillaren aurka

Athletic oso garaipen zailarekin hasi da LaLigan. Hiru puntuak eskuratu ditu bigarren zatian handitu den Sevilla FC mendean hartuta, gorriak ikusi baditu ere. Nico Williams, San Mames bere oinetan jarri duena, izan da taldearen buru arratsalde osoan. Penaltia probokatu du, baloia sareratzeko ardura hartuz. Jarraian, Maroani laga dio 2-0ekoa egiteko, eta aurkariarekin gauzak oso zail jarri direnean, Simon estutuz berdinketaren bi golak sartu arte, jokaldi bat asmatu du, Robert Navarro lagunari behin betiko 3-2koa sartzea ahalbidetu diona bere estreinakoan. Normala Mallorcakoak Nicoren bota garbitzea...

Erritmo izugarriko partida izan da, panorama aldaketa ikaragarrikoa. Athletic nagusitasunez zelairatu da, aurkariaren areara behin eta berriz helduz eta korner asko sortuz, baina Simonek laster egokitu behar izan ditu eskularruak Akorren jaurtiketa batean. Lehoiek lasaitasun apur batez agindu dute aurkari lotsakor baten aurrean, zeina Jauregizarrek zutoinera desbideratu duen Lukebakioren erdiraketa bat baino ez baitu egin.

1-0ekoa 33. minutuan iritsi da. Berenguerrek sakontasunez jaurti du Nico Williamsengana, eta Juanluk aurrelaria lurrera bota du. Williams gazteenak Nyland engainatu du eta pare bat aldiz muxu eman dio ekastikoaren armarriari. Internazionalak gehiago egin nahi izan du, eta Maroani ezkerretik egindako jokaldi batean baloia utzi dio, aurrelari gasteiztarrak sareetara bidaltzeko.

Sevilla FC eraldatu egin da atsedenaldiaren ostean. Pauso bat aurrera eman du konplexurik gabe lehoiak larri jarri dituen arte. Egia da Nico 3-0ekoa egiteko zorian egon dela zutoinera bidalitako ezkerkada batekin bigarren zatia hasi eta berehala. Geroago, Simonek geldiketa ederra egin dio Gudelji, baina Lukebakioren sekulako ezkerkada eskuadrara ezinezkoa izan da atezainarentzat.

Akorrek, birritan, berdinketa izan du bere botetan, baina Agoumeren ezkerkada batean heldu da 71. minutuan. Nicok taldea lideratu du berriro, eta Athleticek hamar minutu geroago hirugarrena sartu du. Jokaldi izugarria asmatu du, eta Robert Navarrok, ate aurrean, zoriona eraman du harmailetara. Ziur lehen bazkideak, Virumbralesek, arnasa arinduta hartu duela zerutik. Azken oldarraldiari eutsi dio taldeak, eta horrez gain, Rego debutariak ere hanka salbatzailearekin lagundu du garaipena mantentzeko.