Elche CF - Athletic Club
Jardunaldia 9
Liga

Elche CF - Athletic Club

Elche CF
Elche CF
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaMartínez Valero , Elche

29.043 pertsona

Golik gabeko berdinketa Elxen

Athleticek puntu bat eskuratu du Martinez Valeron oso bizia izan den neurketan

Athletic Club golik gabeko berdinketarekin itzuli da Elxetik, sasoi onean dagoela erakutsi duen aurkari baten aurka.

Partida hasieran bi taldeek baloia kontrolatu nahi izan dute eta taktika jokoaren gainetik jarri da. Lehen 15 minutuetan ez da abagunerik izan, baina Athletic bere bi hegalak erabili nahian egon da aurkariaren atera iristen saiatzeko.

Lehen ordu laurdenetik aurrera Elchek partida kontrolatu du hamar minutuz eta hainbat aukera izan ditu markagailuan aurrea hartzeko: argiena Rafa Mirrek izan du baina Unai Simonek haren jaurtiketari erantzun bikaina eman dio. Handik gutxira, bertako zaleek asko protestatu dute epailearen erabaki bat. Gainera, VARera joan da Vivianen esku posible bat ikustera, baina aldez aurretik falta bat egon da jokaldi horretan. Athletici kosta egin zaio bere jokoa egitea, aurkariak zelai erdian jokalari asko jartzeaz gain, hutsune gutxi utzi dituelako. Atsedenaldian Valverdek erabaki du Williams anaiak bigarren zatiaren hasieratik zelairatzea. 

Partida irekia izaten jarraitu du, baina Elchek gehiago ekin dio, zuri-gorriak baino gehiago area barruan sartu baitira. Hala ere, Elcheren baloi jabetzaren nagusitasun horrek, une batzuetan, talde zuri-gorriaren erasoari bi hegaletik bide eman dio, eta arriskua sortu dute. Horietako batean, Unai Gomez Sanceten ordez zelaian zela, Nicok barneraldi on bat egin du ezkerraldetik area erdiraino eta Iñakiri utzi dio, baina honek ez du taldekiderik aurkitu eta aldaratzean Jauregizarren jaurtiketa atzelari batek kornerrera urruntzea lortu du. Hurrengoa, azken txanpan, etxekoen aldekoa izan da, baina Unai Simonek eta atzelariak aukera hirukoitza sahiestu dute.

Azken minutuetan, Regoren sarrerak zenbait aukera eman dizkio taldeari baloia berreskuratu ondoren, baina ez dute etekinik atera. Horietako batean, Berenguerrek intentzioz jaurti du eta Iñaki Peña atezainak besoa luzatuz baloia urrundu du.