
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Real Oviedo
Athletic Club - Real Oviedo


- 25' Nico Williams
KokapenaSan Mamés , Bilbo
47.209 pertsona
Nico Williamsen apartekotasuna zerua zabaltzeko
Athletic Clubek Real Oviedo mendean hartu du hegalekoaren gol bikain bati esker egoera aldatzeko

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Oviedori San Mamesen, Nico Williamsen jokaldi bikain bati esker. Bi aurkari atzean utzi ditu erregate batean eta ezkerkadarekin 1-0ekoa egin du. Taldeak garaipena handitzeko aukera izan du bigarren zatian, baina azken metroetan asmatzea falta izan zaio. Zerua zabaldu da Valverderen jokalarientzat, eta etenaldira doaz hiru puntu garrantzitsurekin poltsikoan.
Garaipena ezinbestekoa zela ikusi da. Athletic oso ondo sartu da partidan, eta hamaikakoan Selton azaldu da baloiarekin freskotasuna eskainiz. Basauriko San Miguel auzokoak eginiko biraketa eta joko aldaketa zoragarri batek Berenguer jarri du Escandellen aurrean. Beranduago, atezain hau ondo aritu da Guruzetarekin izandako beste buruz burukoan.
Nico Williamsen gol aparta heldu da 24. minutuan, eslaloi itzel eta bizikleta batekin, Nacho Vidal eta David Costas atzean utziz. Athletic deseroso egon da bat-batean eta Ilyasek Real Oviedoren alde sartutako gola bertan behera utzi du VARak milimetro gutxiengatik jokoz kanpo egoteagatik. Simonek jokaldi horretan zalantzak izan ditu baina gero Dendonckerri erantzun bikaina eman dio beste jokaldi batean.
Athleticek bigarren zati sendoa egin du, partidaren jaun eta jabe, Real Oviedo ezinean egon delarik. Seltonek, Guruzetak eta Berenguerrek aukerak izan dituzte baina ez dute asmatu, eta horrez gain, Escandellek Navarrori eta Berenguerri geldiketa bikoitza egin die. Jauregizarrek eta Regok ere gola egiteko aukera argiak izan dituzte. Beraz, 2-0ekoa egiteko aukera asko, eta sailkapeneko azkenak aurrera joateko zailtasun handiak izan ditu. Hiru puntu hauek arnasa hartzeko balio dute.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Real Oviedo
Hamaikakoan























