
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - Atlético de Madrid
Athletic Club - Atlético de Madrid


- 85' Berenguer
KokapenaSan Mamés , Bilbo
48.904 pertsona
Athletic izugarri batek belauniko jarri du Atletico
Berenguerrek 85. minutuan sartutako gol bikainak justizia egin du San Mamesen aurkari menderatu baten aurka

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Atletico Madrili San Mamesen, erabakitasun eta energia erakustaldi batekin. Hori dela eta, Europako postuetatik gertu dago sailkapenean. Alex Berenguerrek area ertzetik egindako ezkerkada batek, Nico Williamsen pasea sareetara bidaliz, pozez lehertu du estadio osoa. Lehoiek merezimendu osoz belaunikatu dute Simeoneren taldea. Gola 85. minutuan iritsi da, Simonek Sorlothen burukada bat harrapatu eta berehala, bisitarien aukera bakanetako batean.
Athleticen gosea izugarria izan da hasiera-hasieratik. Sancetek plantxan abisatu du Jauregizarren erdiraketan, eta Aresok, gau osoan oso aktibo, beste aukera bikain bat prestatu dio Guruzetari. Simeoneren mutilek bere arriskua erakutsi dute Almadaren jaurtiketa batekin, baina Simonek oinarekin urrundu du; hala ere, Valverderen taldeak zelai erdian agintzen jarraitu du.
Sancetek eta Nicok, erasoaldietan jaun eta jabe, euren aukerak izan dituzte, nahiz eta Oblak-en atea ez aurkitu. Albiste txar bakarra Aymeric Laporteren giharretako lesioa izan da. Athleticek turboarekin jarraitu du eta Aresok Sanceten beste erremate bati bide eman dio.
Athleticen onena izan da atsedenaldiaren ostean jo ta ke jarraitu duela. Nicok, jokaldi bikain batekin, urrezko baloi bat jarri dio Guruzetari lehen zutoinean, baina ezin izan du gola sartu. Argiena Simonek eskuarekin hasitako kontraerasoa izan da, 71. minutuan, Nico Williamsen eta Sanceten artean, baina azken honen jaurtiketa gora joan da. Aipatutako lehenak ere Oblak behartu du zutoinaren ondoan baloia harrapatzeko. Sorloth-en sustoaren eta Simonen geldiketaren ondoren, lehoien gol ederra iritsi da. San Mamesek ederki ospatu du. Arnasa hartzera, Txapeldunen Ligako txapelduna asteazkenean datorkigu-eta, PSG ahalguztiduna, alegia. Autoestimua gorantza doa.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Atlético de Madrid
Hamaikakoan
























