
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Girona FC - Athletic Club
Girona FC - Athletic Club


- 4' Hugo Rincón
- 77' Ounahi
- 92' Echeverri
KokapenaMontilivi, Girona
8.811 pertsona
Kolpe gogorra Montilivin
Athleticek jipoia jaso du gaizki hasi, berdinketa lortzeko aukerak izan, eta menderatua amaitu duen partidan

Athletic Clubek 3-0 galdu du Montilivin bere gol aukerak aprobetxatu duen Girona FC taldearen aurka. Markagailu gehiegizkoa izan da bien merezimenduak aintzat hartuta, baina Ernesto Valverderen taldeak larrutik ordaindu du lehen zati kaskarra.
Lehoiek asko sufritu dute Michelen jokalariek atzetik egindako irteeretan eta horren isla 1-0ekoa izan da. Etxekoek erraz mugitu dute baloia alde batetik bestera, eta Hugo Rinconek eskuinkada gurutzatu batekin jokaldia amaitu du.
Athletic ez da arriskua sortzeko gai izan bigarren zatira arte. Unai Simonek 2-0ekoa salbatu du atsedenaldia baino lehen Vanat-en jaurtiketa urrunduz.
Bigarren zatian, bilbotarrak indar handiz hasi dira. Orduan, Gazzanigarekin topo egin dute, bi aldiz berdinketa saihestu baitu; izan ere, Guruzeta eta Laporteren jaurtiketetan ate aurrean urruntzea lortu du. Beste esku salbatzaile bat ere luzatu du aurrelariaren burukada batean.
Zoritxarrak ez dira bakarrik etortzen, eta Gironak bigarren gol batekin egin du topo, Echeverrik etsi-etsian egindako atzerako artazi batean Ounahiren oinetara joan eta azken honek sareetara bultzatu duenean. Jokalari argentinarrak berak hirugarrena egin du luzapenean. Iñaki Williamsen 500. partida ez da mito zuri-gorriak merezi duen egun zoriontsua izan.
Hamaikakoan

Gazzaniga
Hugo Rincón
Joel Roca
Arnau
Fran Beltrán
Tsygankov
Francés
Blind
Ounahi
Vanat
Witsel
Ordezkoak
Rubén Blanco
Krapyvtsov
David López
Abel Ruiz
Lemar
Echeverri
Iván Martín
Àlex Moreno
Lass
Papa
Entrenatzaileak
Miguel Ángel Sánchez, Míchel

Girona FC
Hamaikakoan

Gazzaniga
Hugo Rincón
Joel Roca
Arnau
Fran Beltrán
Tsygankov
Francés
Blind
Ounahi
Vanat
Witsel
Ordezkoak
Rubén Blanco
Krapyvtsov
David López
Abel Ruiz
Lemar
Echeverri
Iván Martín
Àlex Moreno
Lass
Papa
Entrenatzaileak
Miguel Ángel Sánchez, Míchel

Athletic Club
Hamaikakoan























