Valencia CF - Athletic Club
Jardunaldia 9
Liga

Valencia CF - Athletic Club

Valencia CF
Valencia CF
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaMestalla, Valencia

43.223 pertsona

Athleticek gogotik landutako berdinketa lortu du Mestallan

Edin Terzićen taldeak partida aurrera joan ahala behera egin du, eta Guruzeta galdu du lesionatuta

Valentziako atezain ohi Antonio Ramirezen oroimenezko minutuko isilunearen ostean, lehen zatia hasi da, eta Athletic izan da ekimena eta baloiaren jabetza erabat bereganatu dituena. Zuri-gorriek baloiaren kontrola izan dute, baina ez dute nagusitasun hori gol-aukeretan islatzea lortu. Valentziak bi defentsa-lerro osatu ditu, eta horrek Terzićen jokalariei area barrura sartzeko espazioak aurkitzea eragotzi die.

Gainera, Athleticen baloi-jabetza aho biko arma bihurtu da zenbait unetan, Aguirreren jokalariek ez baitute birritan pentsatu baloia berreskuratu duten bakoitzean. Pase bakar edo birekin, edota baloia azkar eramanez, Unai Simonen atera iristen saiatu dira; hala ere, esan beharra dago atezain zuri-gorriak ez duela gehiegizko estutasunik izan. Izan ere, etxeko taldearen aukera bakarra baliogabetu egin du epaileak, aurretik egindako falta batengatik.
Zuri-gorrien nagusitasunak Mestallako zaleen artean ere txistuak entzutea eragin du une batzuetan, euren jokalariei zuzenduak.

Athleticen jokaldirik onena, Valentziaren defentsa-sarea haustea lortu duen bakarra, atsedenaldirako hamar minutu falta direnean iritsi da: Robert Navarrok Gayà bi aldiz gainditu du iskin eginez, baina erdiraketan Canalesek ez du baloia behar bezala jo.

Athletici kosta egin zaio bigarren zatian partidan sartzea. Valentziak estutu egin du, Luis Rioja eta Otorbi zelairatu ditu, eta hainbat gol-aukera izan dituzte, neurri handi batean hegaleko gaztearen abiadurari esker.

Terzićek, atsedenaldian Jauregizar zelairatu ondoren, Rego, Areso eta Guruzetari eman die txanda. Donostiar aurrelaria zoritxarrez lesionatu egin da sartu eta sei minutura, eta Maroan sartu da haren ordez.

Athletic jokoa finkatzen saiatu da, baina zailtasunak izan ditu, konfiantza handiagoarekin eta erasora ausartago atera den Valentziaren aurrean. Etxeko taldeak, zaleek harmailetatik bultzatuta, izan ditu aukerarik onenak, eta bidebatez, garaipenaren gola bilatzeko ahalegin handiagoa egin du. Unai Simonen hainbat geldiketak eta defentsaren lanak aukera horiek zapuztea lortu dute.