
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2026-27
- Athletic Club - Sevilla FC
Athletic Club - Sevilla FC


- 70' Paredes
- Oso 15'
- Ejuke 51'
- Isaac 57'
KokapenaSan Mamés, Bilbo
49.416 pertsona
Ahazteko moduko estreinaldia
Lehoiek porrot gogorra jaso dute Sevilla FCren aurka, baloiaren kontrolik gabe Yuriri erakutsitako txartel gorriak markatutako partidan

Athletic Clubek 1-3 galdu du Sevilla FCren aurka, Yuri Berchicheren txartel gorri goiztiarrak erabat baldintzatutako partidan. Atzelaria azken zuri-gorria zen jokaldian, baina aurrelariak ez zuen baloiaren kontrolik. Hortik aurrera, Edin Terzic entrenatzaile berriaren taldeak jokalari bat gutxiagoz hobeto jokatu badu ere, bere akatsen biktima izan da. Paredesen golak itxaropena piztu du, baina amets hutsa izan da.
Txartel gorriak San Mames erabat sutan jarri du, eta beranduago Simonen jokaldian falta eskatu arren, Osok baliatu du hurrengo akatsa. Aspaldikoen moduko haserrea egon da atsedenaldian.
Sancetek, Canalesek eta Iñakik gertu izan dute 1-1ekoa, baina Sevillak bigarrena egin du bigarren zatia hasi bezain pronto, Ejukeren kontraeraso batean.
Gehiegi izan da handik gutxira 0-3koa iritsi denean, Isaac Romeroren eskutik, atzeko lerroan galdutako baloi baten ondoren. Neurketa osoan nonahi agertu den Canales, Gerenabarrenarekin erdialdea osatu duena, behin eta berriz saiatu da, baina Odysseasek gelditu ditu ahalegin guztiak.
Canalesen beste jokaldi bikain batean, atzera egindako paseak Sancet aurkitu du; haren erremateak kornerra eragin du, eta Paredesek sareetara bidali du bigarren zutoinean. Hogei minutu falta ziren eta Athletic ez zen amore ematen ari. Berenguerrek ere aukera bat izan du, Sevilla atzean sartuta zegoela.
Kolpe latza izan da, emozio-kargaz hasi den norgehiagokan munduko eta Europako txapeldunei egindako omenaldiengatik. Gainera, Carmelo Cedrun omentzeko minutu bateko isilune hunkigarria egin da, bi atezainak zelai erdiko zirkuluaren ondoan Iribarrekin batera zeudela, eta Txopok bere idoloaren elastikoarekin jantzita.























