Levante UD - Athletic Club
Jardunaldia 6
Liga

Levante UD - Athletic Club

Levante UD
Levante UD
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 20' ,22' R. Brugué
  • 98' Etta Eyong
  • Berenguer 67' (p.)

KokapenaCiutat de València, Valencia

18.779 pertsona

Porrot mingarria Ciutat de Valèncian

Athletic Clubek bere akatsen ondorioak jasan ditu Levante UDren aurka

Athletic Club esku hutsik itzuli da Valentziatik, Levante UDren aurkako atzeratutako partidan 3-1 galduta. Bere akatsen biktima izan dira lehoiak, zapore txarra uzten duen norgehiagoka batean.

Hasiera itxaropentsua izan du Athleticek. Lehoiek argi menderatu dute partida lehen minutuetan, eta Berenguerrek aukera ezin argiagoa izan du, baina Ryan atezainaren luzatze bikainak gola eragotzi du.

Hala ere, baloia galtzeak garesti ordaindu dituzte zuri-gorriek. Bi baloi-galerak Brugué Levante UDko kapitainaren bi gol ekarri dituzte, 19. eta 21. minutuen artean. Horren ondorioz, partida maldan gora jarri zaie lehoiei.

Atsedenaldiaren ostean, Athletic askoz hobeto aritu da. Pixkanaka aurkariaren ate inguruan presioa handitu du, eta Maroanek penaltia behartu du. Berenguerrek ez du huts egin, eta 66. minutuan aldea murriztu du, 2-1ekoa ezarriz.

Laporteri erakutsitako txartel gorriak, 72. minutuan, are gehiago zaildu du neurketa. Hala ere, jokalari bat gutxiagorekin ere berdinketa lortzeko aukera izan du Athleticek. Berenguer eta Iñaki Williamsen arteko jokaldi bikainaren ostean, Yuriren errematea langa gainetik joan da.

Lehoiek ez dute amore eman. Berdinketaren bila erabat erasora jo dutenean, ordea, Etta Eyong-ek 3-1ekoa egin du, eta neurketa erabakita utzi du.

Orain, erreakzionatzea eta igandean San Mamesen Getafe mendean hartzea da helburua.