
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2026-27
- Athletic Club - Real Sociedad
Athletic Club - Real Sociedad


- 14' Williams
- 47' (p.) Berenguer
- Sučić 30'
KokapenaSan Mam és, Bilbo
50.092 pertsona
Athleticek derbi aparta irabazi du
Terzicen jokalariek garaipen handia lortu dute Realaren aurka, Simonen geldiketa ikusgarriei eta Iñaki Williamsen partida bikainari esker

Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Realari San Mamesen jokatutako derbi bikainean. Aukera ugari, joko bizia eta emozio handia izan dira nagusi. Benetako derbia izan da, eta, horrez gain, Iribarrek eta Kortabarriak, 50 urte geroago, berriro atera dute ikurriña soropilera, oraingoan San Mamesen.
Lezamak munduko atezainik onena du, eta Unai Simonek zelaian erakutsi du hori. Hiru geldiketa ikusgarri egin ditu, garaipenaren oinarriak jartzeko. Merezitakoa izan da, egindako lanagatik. Haren omenezko txaloak gaindiezinak ziruditen, baina Solerren jaurtiketari egindako geldiketa ikusgarriak are txalo zaparrada handiagoa eragin du. 2-2koa eragotzi du Simonek, eta zale guztiak zutik jarri dira.
Lehoiak hiru puntuen bila gosez zelairatu dira. Lehen minutua bete aurretik, Berenguerrek aukera garbia izan du gola egiteko. Hugo Rinconen pase bikaina sarera bidaltzea zen errazena, baina ez du asmatu. Handik gutxira, Maroanek lesioa izan du atzeko izterrean, eta negarrez utzi behar izan du zelaia.
Athleticen lehen ordu erdia bikaina izan da. Williams anaiek 13. minutuan sortu dute lehen gola. Nicok pase bikaina eman dio Iñakiri espazioan, eta kapitainak Remiro gainditu du, baloia gainetik loratuta.
Iñaki Williamsen partida beste mundu batekoa izan da. Mugikortasun eta zentzu handiz jokatu du. Canalesek baloia ateratzeko jokaldi bikaina asmatu duenean ere, kapitainarekin konektatu eta Berenguerrek ezkerrez egindako jaurtiketa kanpora joan da. Baina Sucicen ezkerkadak bai, horrek bai, 30. minutuan sareak astindu ditu. Unai Simonentzat ezinezkoa izan den jaurtiketa bakarra izan da.
Une horretatik aurrera, Reala hazten hasi da, baina Simon zegoen atepean. Barrenetxeari eta Oyarzabali bi geldiketa ikusgarri egin dizkie, azken hori Txoporen postal baten parekoa. Atsedenaldia iritsi aurretik, epaileak, jokaldia gertutik jarraitzen ari zela, Aranburuk Nico Williamsi egindako penaltia adierazi du. Berenguerrek ez du huts egin.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Robert Navarrok beste mundu bateko jokaldia egin du, baloia eramanez, eta Iñakiri eman dio pasea, Remiro gainditzeko. Aurrelariak gogor jaurti du, baina Realeko atezainak ondo itxi dio bidea.
Lau garaipen jarraian lortuta iritsi zen Reala derbira, eta gogor estutu du bigarren zatian. Orduan heldu da Yashin saria irabazi duen atezainaren hirugarren geldiketa aparta.
Puntu baliotsuak San Mamesen geratu dira azkenean. Zaleen poza lehertu egin da, eta Athleticek derbi ahaztezina ospatu du.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Edin Terzić

Real Sociedad
Hamaikakoan
























