
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2026-27
- Athletic Club - RCD Espanyol
Athletic Club - RCD Espanyol


- Roberto 66'
KokapenaSan Mamés, Bilbo
46.107 pertsona
Etsipena San Mamesen
Athleticek Robertoren golaren ondorioz galdu du, markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituen neurketan

Athleticek eten egin du emaitza onen bolada, eta 0-1 galdu du RCD Espanyolen aurka, Roberto aurrelari internazionalaren jokaldi bikain bati esker.
Edin Terzicen taldeak ondo ekin dio partidari, jokoaren kontrola hartuta, baina aukera argirik sortu gabe. Fortuñok geldiarazi ditu Williamstarren bi abagune: lehenik, Nicoren aurrean egindako irteera bikain batekin, eta, ondoren, Iñakik gertutik egindako jaurtiketa bat urrunduta. Azken horretan, anaia txikiak aukera ezin hobean utzi dio baloia.
Simonek ere geldiketa on bat egin behar izan du, Espanyolen harrobiko Santiago jokalariak arriskuan jarri duen jokaldi batean. Lehen zatia Fortuñok zutoinaren ondoan harrapatu duen eskuinkada batekin amaitu da.
Bigarren zatian, Espanyol estuago aritu da. Beñat Pradosek, lehen aldiz hasierako hamaikakoan zelairatuta, baloia lapurtu eta Iñakiren aukera eragin du. Jokaldi hori Robertoren golaren atarikoa izan da: mugimendu bikaina egin eta jaurtiketa gurutzatu batekin sareetara bidali du baloia.
Gerek eta Iñakik, buruz, eta Navarrok berdinketa lortzeko aukera izan dute, baina Sarabiaren taldearen abantaila bertan behera uztea ezinezkoa izan da etsipenezko gauan.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Edin Terzić

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Edin Terzić

RCD Espanyol
Hamaikakoan
























